BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2020(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea

THE ULTIMATE MUSIC GUIDE-THE BEATLES


"The ultimate music guide-The Beatles"

UNCUT (Londres)

(2019ko abendua)

1468 or.

UNCUT aldizkariak "The ultimate music guide" bildumean The Beatlesi eskeinitako ale berezia argitaratu zuen abenduan.
Aldizkarian The Beatlesi egindako elkarrizketa klasikoak edukiz gain, taldearen diskei buruzko informazio zabala aurkezten da,  dena argazki ugariekin hornituta. 
Argitarapena taldearen informazio artxibo modukoa baliogarria  da ...

2020(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

PAUL HA MUERTO


"Paul ha muerto. Cuando Los Beatles perdieron a McCartney"

Paolo Baron & Ernesto Carbonetti

Nuevo Nueve Editores (Madrid, 2019)

1. ed. 124 orr.

Rock munduaren hiri-legenda zabalduenetariko batek dio 1966an Paul McCartney istripu batean hil zela eta bere antza zeukan kantari batek The Beatles taldean ordezkatu zuela. Honen froga asko omen dago taldearen abesti eta disken azal askotan, eta beste beatleskideek esandakoen esaldietan. Literatura ugari dago gain honi buruz. Blogean aurkeztu genuen Lady Ruthen "El gran misterio de Los Beatles", liburuan, adibidez, horren froga asko kontsulta daitezke.

Paul Baronen gidoia eta Ernesto Carbonettiren marrazkiak dituen komiki honetan, gertaera horren bertsio berria ematen zaigu, oso marrazki koloretsu eta espresionistan, benetan interesgarria gertatzen dena.

Komikia jadanik Italian ("Chiedi a John"), Frantzian ("Paul est mort") eta Espainian argitaratuta dago, eta laster Estatu Batuetan egongo da ("Paul is dead").