BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko martxoa 31, igandea

NO SOLO SOMOS UN BANCO


Caixabank obra social iragarkia

Hona hemen Caixabankeko azken iragarkia, gaur telebistan esteinatu dena, bere giza-ekintzei buruzko beste iragarkietan bezala From me to you abestia entzuten dela, kasu honetan pianoz jota.
"Ez gara bankua soilik, Caixabank gara" lemapean aurkezten zaigu, pertsonak protagonistak direla adieraziz...


2013(e)ko martxoa 25, astelehena

DANONE ALIMENTA SONRISAS


Danone Activia iragarkia

Let it be abestia duen beste iragarkia ikus dezakegu gaurdanik Danoneren 2013ko kanpainan, oraingoan Activia produktuarena dena.
Haur batek oraindik amaren sabelean dagoen anaiari hitz egiten dio, ama lotan dagoen bitartean:

"Hola. Soy yo. ¿Cómo va ahí dentro? Aquí toda la gente habla de la crisis. Cuando conozcas a papá y a mamá los vas a ver raros. No son así, es que están preocupados. Pero...  ¿sabes qué? Yo quiero que vengas. Y quiero que juguemos juntos. Y tengo muchas cosas para tí, como mis camisetas, mis dinosaurios,.... Bueno, mis yogures son míos, pero un día te los dejo probar. Vamos... Sal ya..."

Krisiaren aurrean iragarki baikorren garaia omen da, iragarkiaren amaieran esaten den moduan beti egon dira momentu txarrak, baina momentu horiek amiera izaten dute...

2013(e)ko martxoa 13, asteazkena

JOHN LEMON?



John Lemon? (Eurostar)

Hauxe da Eurostar enpresaren kartel bildumako adibide bat. 
Eurostar Londres Parisekin eta Bruselasekin lotzen duen trenbide zerbitzuaren izena da, hiri horiek lotzeko Mantxako Kanal azpiko tuneletik pasatzen dena, hain zuzen ere.
Kartel guztietan Londres hiria iragartzeko pertsona eta pertsonaia ezagunak hartzen dira aitzakitzat, kasu honetan John Lennon delarik. 
Kartelean Lennon/Lemon hitz-jokoa erabiltzen da, Johnek bere abestien letretan edo idazkietan egingo zuen antzera.