BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko urria 30, ostirala

BEATLEMANIA.UNA CRÒNICA PERSONAL


"Beatlemania. Una crònica personal"

 Josep Maria Francino

Cal-lígraf edicions (Figueres, 2015) 177 orr.

Beatleszale garenontzat Josep Maria Francino oso ezaguna da aspaldidanik: kazetariaren artikuluak irakurrita dauzkagu, bere bildumaren berri izan dugu edo bere webgunea bisitatzen dugu noizean behin. Liverpooleko taldearen munduan aditua da, zalantzarik gabe, eta  bere bizitzan taldeak eragin handia izan du.
Horregatik ez da harritzekoa honelako liburua idatzi izanak, The Beatlesen biografia egin beharrean, taldeak bere biografian zer izan den azaltzen baitu.

Liburuan bi zati bereizten dira. Lehengoan, kronika pertsonal hori kontatzen zaigu: Bartzelonako 65ko kontzertua, Paulen kontzertuak, Tony Sheridanekin izandako musika emanaldiak, The Beatlesi buruzko bilduma, Jordi Serra i Fabraren "L´assassí del Sgt. Pepper´s" liburua,... Bigarrenean, hanhemenka argitaratutako liburuen hitzaurreak edo artikuluak eta aldizkari ezberdinetarako idatzitakoak, bakoitza jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniaz batzuetan eta katalaneraz beste batzuetan. 

Esan behar da, azkenik, liburua katalaneraz idatzi badago ere, gaztelaniaz dakigunentzat ulergarria dela ahalegin txikia eginez gero, benetan merezi duena. 

2015(e)ko urria 15, osteguna

MOJO-264


"Mojo-264"

(2015eko azaroa) 

Mojo (London) 130 orr.


Kioskoetara heldu berria da azaroko Mojo aldizkaria, 264 zenbakia duena. Azala The Beatles taldeari eskeinita daukagu  eta bertan 24 orriko artikulu bilduma interesgarria irakur dezakegu: John eta Paulen artekoak, taldearen lehenengo zenbakiak, mundua aldatu zuten 27 abestiak,...
Horrez gain, diska berezia gehitzen da, The Beatles taldeak bertsionatu dituen abestiak dituena, baina  jatorrizko bertsioekin...



The Beatles songs taught us

Mojo (2015)


2015(e)ko urria 13, asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-65


"The Beatles´ garden-65"  (2015eko urria)

Sergeant Beatles Fan Club (Zaragoza) 32 orr.

Urtebete pasa da azken The Beatles´ garden argitaratu zenetik. Desagertuko zelakoan geunden, baina berpiztu egin zaigu!
The Beatles taldea Espainara heltzearen 50. urteurrena da gai nagusia, noski, baina beste gai batzuei buruzko artikuluak irakur ditzakegu. "Do you want to know a secret" eta berrien atalez gain, honako gai hauek ere lantzen dira:
- "50 aniversario de Los Beatles en España"
- "Que arriben els Beatles" 
50 urteurrena dela eta,  Bartzelonako Unibertsitatean  izandako ekintzen multzoari buruzkoa.
- "Grabación de Los Beatles en Madrid" José Luís Álvarezek argitaratutako diskari buruz, aldizkarian "La gran mentira de José Luís Álvarez" izendatzen dutena.
- "Postcards from paradise" Ringoren azken diska du gaitzat.
- "Beatles weekends 2015" 
Espainian hanhemenka izandako jaurdunaldi beatlesei buruzkoa.
- "Gira europea OUT THERE"
- "What´s wrong with Spain, Paul?" 
- "Liverpool Beatle Week 2015"

2015(e)ko urria 5, astelehena

TODO SOBRE LOS BEATLES


"Todo sobre los Beatles. La historia de cada una de sus 211 canciones"

Jean Michel Guesdon & Philippe Margotin

Blume (Barcelona, 2015) 3. edizioa. 671 orr.

Argitaratu berria da liburu hau, 2013an lehenengo aldiz librurudendetan erosi ahal izan genuena eta 2014an bigarren edizioa izan zuena. Oraingoan formatu aldaketarekin datorkigu, kontsultatzeko erosogoa egiten zaiguna, txikiagoa eta azal bigunekoa baita.
Eta, zer esan edukiari buruz? Taldearen abesti guztien azalpena irakur dezakegu bertan, grabaketaren xehetasunak eta guzti. Beatleszale guztiontzat behar-beharrezkoa!!