BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko urria 16, asteartea

THE BEATLES´ GARDEN-61


The Beatles´garden-61 

(2012ko urria)

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza) 32 orr.

Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek bere aldizkariaren azken zenbakia argitaratu berri du. Sei hilabete itxaron behar izan ditugu ale berria irakurtzeko!

The Beatlesi buruzko berriez gain (diskak, liburuak, erakusketak,..) artikulu interesgarri hauek ditugu:
- Disco al desguace atalean Let it be diskaren bigarren zatiaren azterketa, A aldeari dagokiona.
- Paulen Kisses On The Bottom diskari buruzkoa.
- SBFC-ek argitaratu duen Junto a los Beatles liburuaren berri ematen duena. Aldizkarian agertutako elkarrizketa batzuk bildu dira liburuan (George Martin, Derek Taylor, Alistair Taylor, pete Beste, Tony Sheridan, Richard Lester,...). Pertsonaien izenak irakurri besterik ez da egin behar liburuaren interesa argi gelditzeko.
Ez dauka itxura txarrik!
- Ringo 2012  eta McCartney II disken iruzkina.
- Londres 2012 joku olinpikoetan The Beatlesek eduki zuten parte hartzeari buruzkoa. Kontuan hartu behar dugu McCartneyk jokuen hasierako zeremonian abestu zuela eta beste Beatleskideak era ez-zuzenean agertu zirela.

Ea hurrengo aldizkaria laster argitaratzen den... Zalantzarik gabe, Magical Mystery Tour filmea gai nagusia izango da orduan.

2012(e)ko urria 2, asteartea

POP! ROCK-PAUL McCARTNEY



Paul McCartney

9 cm-ko  irudia

POP! ROCK bilduma (2012)

Funko (Txina)

Txinako Funko enpresak ekoiztutako irudien artean Yellow Submarine filmean oinarritutakoak ere badaude. Hemen dago Paul McCartneyrena...


MOVISTAR



Movistar fusiónen iragarkia



Azkenaldi honetan askotan ikus daiteke iragarki hau telebistan. Movistar telefono enpresak The Beatlesen Come together abestia erabili egin du iragarki erakargarria egiteko, eta sortutako produktua oso ona da benetan.

Come together abestia Abbey Road diskan argitaratu zen 1969an, geroago Somethingarekin batera single batean agertu bazen ere...