BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko apirila 16, asteartea

THE BEATLES´ FIRST SINGLE



The Beatles´ first single (plus the original versions of the songs they covered)

Askoren artean (2013)

 Wonder Music Of (UE)  WMO 90414

2013tik Love me do eta P.S. I Love You abestiak herri jabarikoak dira Europako Komunitatearen legeen arabera abesti hauen jatorrizko grabaketek 50 urte betetzen dutenez copyrigth gabe argitaratu daitezkeelako. Hala ere, horrek ez du esan nahi abesti hauen partiturek edo beste grabaketek egile eskubiderik ez dutela ordaindu behar!!
The Beatlesen beste abestiak herri jabarikoak izateko beste 20 urte itxaron beharko ditugu gutxienez, azaroan Europako Komunitatean  lege berria jarriko baita indarrean, abesti bat herri jabarikoa izateko 70 urte izan behar dituela esaten duena.
Love me do eta P.S. I love you abestien grabaketa zaharrek egile eskubideak ordaintzen ez dutenez, hemen aurkezten dugun diska hau bezalako produktuak agertzea errazten da, oso merkea baita haien ekoizpena.
Diska honetan abesti hauen bertsio bina agertuz gain, garai hartan The Beatlesek abesten zituzten kantak ditugu, jatorrizko talde edo abeslarien bertsioan...

Hauxe da CDren deskribapena, baina LPan ere argitaratu egin da. Bi formatoetan honako abesti hauek entzun daitezke:


1. Love Me Do (The Beatles)
2. P.S. I Love You (The Beatles)
3. Please Mr. Postman (The Marvelettes)
4. Roll Over Bethoven (Chuck Berry)
5. Boys (The Shirelles)
6. Money (That´s What I Want) (Barrett Strong)
7. You´ve Really Cut A Hold Of Me (The Miracles)
8. Twist and Shout (The Isley Brothers)
9. Chains (The Cookies)
10. Matchboy (Carl Perkins)
11. Words Of Love (Buddy Holly)
12. Baby It´s You (The Shirelles)
13. Love Me Do (The Beatles)
14. P.S. I Love You (The Beatles)




2013(e)ko apirila 12, ostirala

Q-322


Q magazine-322

2013ko maiatza 

(London) 138 orr.


Q aldizkari musikal britaniarraren maiatzaren alean The Beatles taldeari  eskeini zaio, bere lehenengo LParen 50. urteurrena betetzen denean.

Aldizkarian taldearen historia banatzen da hiru zatitan:
- The Beatles in the begining
- The turning point:1965-1966
- The pop: 1967-1970

Bestalde, taldearen zaleak diren pertsonaia ezagun batzuei egindako elkarrizketak daude (Wayne Coyne, Tom Odell, Regina Spector eta Jeff Lynne)

Paul McCartneyri egindako elkarrizketa ere irakur daiteke eta Believe or hot! izeneko artikuluan The Beatlesen anekdotak kontatzen dira.

Eta azalari buruz hitz egiterakoan, barra kodearen gainean dagoen irudia hartu behar dugu kontuan, Beatleskideen siluetak ikusten ditugularik Help! filmean agertzen diren bezala...


2013(e)ko apirila 10, asteazkena

MILIOI BAT DOLAR




Miloi bat dolarreko biletea-John Lennon

Orain dela urte bi Beatleskideen irudia duten dolar bateko biletei buruzko sarrera argitaratu nuen. Oraingoan, beste bileteak aurkezten ditut hemen, miloi bat dolarrekoak, hain zuzen ere. Kasu honetan, bilete legalak ez direla argi dago... bestela, aberatsa izango nintzateke!



Miloi bat dolarreko txartela-Paul McCartney



Miloi bat dolarreko txartela-George Harrison



Miloi bat dolarreko txartela-Ringo Starr





2013(e)ko apirila 3, asteazkena

THE LIVE BEATLES SINGLES COLLECTION



The live Beatles singles collection (It was more than 20 years ago) 

Bulldog records (Italia, 1987) 

13 SGL-45rpm-7´´

Nire disken bildumari buruzko sarrera batzuk idazteari ekin diot. Hasteko, The live Beatles singles collection bootleg-a aukeratu dut, Italiako Bulldog recordsek 1987an argitaratutako kutxa.
Binilozko hamairu singlez osatuta dago. munduko leku ezberdinetan zuzenean grabatutako abestiak dituztenak. Ez dira kalitate onekoak, baina haien soinua zuzenean nolakoa zen ezagutzeko baliogarriak dira.