BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
LOTERIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LOTERIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko abenduaren 17(a), astelehena

LOTERIA 2005

Loteria 2005

Beatles Fan Club (Valencia)

Jadanik Zaragozako Seargent Beatles Fan Cluba desagertuta dago eta aurten ez daukagu, beste gauzen artean, beraren loteria txartelik.

Horren ordez, hemen aurkezten dugu Valenciako Beatles Fan Clubak 2005ean saltzen zuena...

2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

LOTERIA 2017


Loteria 2017

Sgt. Beatles Fan Club

(Zaragoza)

Jadanik Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek aurtengo loteria txartelak jarri ditu salgai, eta, penagarria bada ere, azken urtea izango dela dirudi.
Irudia Espainako "Michele" EPrako erabilitakoa da, baina zuri-beltzean.
Ea zorterik dagoen!


         "Michele"-"Run For Your Life"-"What Goes On"-"The Word"

(EP)

DSOE 16. 688 (1966)

EMI-Odeon

2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

LOTERIA 2016



Loteria 2016

Seargeant Beatles Fan Club (Zaragoza)

Urtero bezala Zaragozako Seargeant Beatles Fan Clubek loteria txartelak jarri ditu salgai. 
Aurtengo txartelean "Strawberry Fields Forever" eta "Penny Lane" abestiak dituen singlearen azaleko argazkia dugu, beharbada "Strawberry Fields Forever" abestiaren 50. urteurrena dela eta. 


"Strawberry Field Forever-Penny Lane"

The Beatles

EMI-odeon (Barcelona, 1967)

DSOL 66.077 (7´´-SGL)



2016(e)ko irailaren 7(a), asteazkena

LOTERIA 1994


Loteria 1994

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Lortu berria daukat Sgt. Beatles Fan  Cluben 1994ko loteria txartela, jadanik 1991koa baino ez zaidala falta.
Irudia "Help" diskaren azalean agertzen den argazkiaren karikatura da, Títi Albarracínek egindakoa.


"Help" diskaren azala 

Azalaren argazkia Robert Freemanek egin zuen.
Beti pentsatu izan dut Semaforo Kodean "HELP" adierazten zutela Beatleskideek, baina, nahiz eta hori hasierako asmoa izan, azkenean argazkirako ondoen gelditzen zen moduan jarri zituen argazkilariak.
"Help" adierazteko horrela jarrita egon behar ziren:


Benetan adierazten dutena "NUJV" da, inolako esanahirik ez duena.


Eta, loteria txarteleko irudian Ringoren irudia beste jarrean dago, guztion artean "NUJL" adierazita. Honek ere ez dauka esanahirik!



2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

LOTERIA 2015


Loteria 2015

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek, urtero bezala, gabonetarako loteria jarri du salgai. Aurten Madril eta Bartzelonan izandako kontzertuen 50. urteurrena ospatzen denez,  Bartzelonako kontzertuaren sarrera-txartela erabili da loteria txartela egiteko. 

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

LOTERIA 2014


Loteria 2014

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Urtero bezala Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek salgai jarri du gabonetako loteria.
Aurtengo txartelean Espainiako "Rock and Roll Music-Baby´s in black-No reply-I´m a loser" EPrako erabili zen argazkia ikus dezakegu.


"Rock and Roll Music-Baby´s in black-No reply-I´m a loser" EP-a

EMI.ODEON  DSOE 16.641 (1964)


2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

LOTERIA 2013


Loteria 2013

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Gabonak omen datoz, baina neuk nahiko urrun daudela uste dut. Loteria saltzen eta erosten hasi gara... 
Urtero bezala, Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek ere loteria salduko du.
Hemen daukazue aurtengo loteria txartela, Twist and Shout EPan agertzen zen argazkia  irudia duena. Ea zorterik dagoen!!


Twist and Shout  EP  (DSOE 16.560)

Twist and Shout-A Taste Of  Honey-Do you Want to Know a Secret-There´s a Place

ODEON (1963)



NA JORDANAREN LOTERIA


Na Jordanaren loteria

(1996ko abendua)

Aurtengo abenduko loteria saltzen hasi denean, hona hemen Na Jordanaren fallak 1996an saldutako loteriaren txartela.
Gogoratu urte hartan Na Jordanaren fallan Beatleskideen irudiak zeudela Mozartenarekin batera, txarteleko argazkian ikus daitekeen bezala.


2012(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

LOTERIA 2012


Loteria 2012

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Hauxe da aurten Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek ateratako loteria txartela. Irudia Long Tall Sally EPn agertzen den argazkia da, Robert Freeman argazkilariarena.



Long Tall Sally EP  (GEP 8913)

Long Tall Sally-I Call Your Name-Slow Down-Matchbook

PARLOPHONE (1963)


2011(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

LOTERIA 2011


Loteria 2011

(Sgt Beatles Fan Club, Zaragoza)


Hauxe da Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubaren aurtengo loteria txartela. Irudia Espainaiko EP bati dagokiona da, Help! filmearena, I need you, You´ve got to hide your love away, Yesterday eta Dizzy Miss Lizzy abestiak dituena, hain zuzen ere.



Yesterday-Dizzy Miss Lizzy-I need you-You´ve got to hide your love away

DSE 16.676

EMI-odeon (1965)

2010(e)ko abenduaren 8(a), asteazkena

LOTERIA-2


Loteria

Sgt Beatles Fan Club

Zaragoza ( 2010)

Ekaineko sarrera batean Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek ateratako loteria txartelak jarri nituen. Honetan aurtengoa eta lortu berri dudan 1995koa daude, orduko sarrera osatzeko edo.
Aurtengo txartelean Espainako All you need is love singleko argazki bera erabili da eta 1995koan Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band LPko azalaren karikatura dago.


All you need is love/Baby you´re a rich man

DSOL 66.080

EMI-odeon, 1967


1995

2010(e)ko ekainaren 30(a), asteazkena

LOTERIA

1992

Zaragozako Seargent Beatles Fan Clubek urtero loteria saldu ohi du, urteren batean huts egin badu ere. Hemen dauden hauek ditudan loteria boletoak dira. 1994 eta 1995koak baino ez dira falta, neure ustez.
Mota guztietako irudiak daude: garai ezberdinetako argazkiak, marrazkiak edo karikaturak.


1993


1996

1997

1998

1999

2000

2001

2001

2002

2003



2004


2006

2007


2008


2009