BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
KOMIKIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
KOMIKIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

HISTORIA DE UNA AMISTAD


"The Beatles. Historia de una amistad"

Luciano Saracino & Nicolás Brondo

Red Book Ediciones-MAN NON TROPO 

Barcelona, 2022

96 or. 1. ed. 

Luciano Saracinoren gidoiarekin eta Nicolás Brondoren marrazkiekin komiki hau Argentinan argitaratu zen 2021ean eta 2022an Espainian Red Booken MAN NON TROPOren atalaren barruan.
Bi egileen arteko lan bikaina eskeintzen digute, The Beatlesen historia Paulen eta Johnen arteko adiskidetasunaren ikuspegitik kontatuta. Ez digute datu berririk ematen Liverpoolgo taldeari buruz, berritasuna historia aurkerten duten eran datza. 
Liburua aberasten dituen Sarracinoren aurkezpena eta Brondoren lan grafikoaren blok interesgarria gehitzen dira. 


 

2020(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

PAUL HA MUERTO


"Paul ha muerto. Cuando Los Beatles perdieron a McCartney"

Paolo Baron & Ernesto Carbonetti

Nuevo Nueve Editores (Madrid, 2019)

1. ed. 124 orr.

Rock munduaren hiri-legenda zabalduenetariko batek dio 1966an Paul McCartney istripu batean hil zela eta bere antza zeukan kantari batek The Beatles taldean ordezkatu zuela. Honen froga asko omen dago taldearen abesti eta disken azal askotan, eta beste beatleskideek esandakoen esaldietan. Literatura ugari dago gain honi buruz. Blogean aurkeztu genuen Lady Ruthen "El gran misterio de Los Beatles", liburuan, adibidez, horren froga asko kontsulta daitezke.

Paul Baronen gidoia eta Ernesto Carbonettiren marrazkiak dituen komiki honetan, gertaera horren bertsio berria ematen zaigu, oso marrazki koloretsu eta espresionistan, benetan interesgarria gertatzen dena.

Komikia jadanik Italian ("Chiedi a John"), Frantzian ("Paul est mort") eta Espainian argitaratuta dago, eta laster Estatu Batuetan egongo da ("Paul is dead").



2019(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala

YELLOW SUBMARINE-KOMIKIA


"The Beatles. Yellow Submarine"

Bill Morrison

Panini Comics-Titan Comics (Girona, 2018)

1. ed. 112 orr.

Ezin da galdu aukera! Jadanik salgai daukagu liburudendetan "Yellow Submarine" komikia...
George Dunningen marrazkietan oinarrituta eta filmearen 50. urteurrena dela eta, Bill Morrisonek berriro marraztu ditu orduko irudiak. Emaitza ezinhobea da!
Komikiaz gain, liburuaren amaieran, Morrisonek egindako bozetoak, eta azal eta kontrazal alternatiboen arkatzezko irudiak ikus daitezke. 

Dastatu baino leheneago has zaitezkete lotura honetan ikus daitekeenarekin.

2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

"LENNON" KOMIKIA


"Lennon"

Foenkinos, David; Coberyan & Horne

Kraken (Madrid, 2016)

1. ed. 155 orr.

John Lennoni buruzko komiki berria daukagu, "Lennon" izenekoa.
Komikiak Johnek New Yorkeko Dakota eraikinean bere psikologoarekin dituen saio hipotetikoak kontatzen dizkigu, honela bere bizitzari berrikuspena egiten diola. 
Ez du abeslariaren ikuspegi berririk ematen eta marrazkia nahiko pobrea iruditu zait. Emaitza, beraz, eskasa.


2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

EL QUINTO BEATLE


"El quinto Beatle-La historia de Brian Epstein"

Andrew G. Robinson, Kyle Baker & Vivek K.Tiwary

Paninicomics (Girona, 2013) 168 orr.

Nork merezi zuen bostgarren Beatleskide deitua izatea? Stuart Sutcliffe, The Beatlesen lehen garaiko baxua? Brian Epstein, taldearen managerra? George Martin, urte askotan haien disken ekoizlea izan zena? Joaquin Luqui, Espainiako irratiko beatleszale amorratua?... Paul McCartneyk argi zeukan: Brian Epstein, Liverpoolgo taldea munduko talderik ospetsuena izatea lortu zuen gizona!
Bostgarren beatleskidea zen Brian Epsteinen azken urteak kontatzen zaizkigu Paninicomicsek argitaratutako komiki honetan (sentitzen dut, baina neuk ez dut "nobela grafikoa" terminoa erabiltzen!). Kontakizuna The Beatles taldea ezagutzen duenean hasten da eta bera hiltzean amaitzen da, taldearekin izandako harremanez gain, bere bizitza pertsonala ere islatuta agertuz.
Gidoia Vivek J. Tiwaryrena da eta marrazkiak Andrew C. Robinsonenak, baina Filipinetan gertatu zenari buruzko episodia Kyle Bakerrek marraztua da, albumaren tonua apurtzen duena, nire ustez. 
Egia da Brianen bizitza ezezaguna gertatzen zaigula. "A Cellarful of Noise" (1964), bere autobiografia zena, eta Debbie Gellerrek idatzitako "Brian Epstein" liburua (2000) ditugu informazio bakarrak. Ongietorria, beraz, komiki hau.
Eta liburuaren sarreran Andrew Loog Oldmanek esandakoa gogoratuko dut: "Brianek The Beatles taldea maite zuen bezala bere burua maite izan balu, beharbada oraindik gurekin legoke"            

2012(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

EL PEQUEÑO LIBRO DE LOS BEATLES


"El pequeño libro de los Beatles"

Hervé Bourhis. Norma Editorial. Barcelona (2012) 168 orr.


Orain dela gutxi Norma argitaletxeak liburu hau argitaratu du gure artean, 2010ean Frantzian Dargaudek atera bazuen ere. 
Nahiz eta komiki itxura eduki, nire ustez ez da benetako komikia, 9. artearen hizkuntza erabiltzen ez baitu. Irudidun liburua dela esango nuke... Eta halaxe da, Beatlesen historia kontatzen digu testu txikien bidez  (biografiaren datuak, kuriositateak, anekdotak, ...) eta testu bakoitza marrazki batez hornituta dugu. Zatika irakurtzeko liburu horietako bat da...
Liburu interesgarria iruditu zait, baina batzutan marrazki estiloa ez zait gehiegi gustatu landugabea ematen du eta.

2011(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

BABY´S IN BLACK


"Baby´s in black-La historia de Astrid Kirchherr y Stuart Sutcliffe" 

Bellstorf, Arne. sin sentido Ediciones. Madrid (2011) 1. ed. 206 orr.

Baby´s in black abestia Beatles For Sale diskan agertu zen 1962an. 
Askoren ustez, The Beatles taldeak 60ko hamarkadaren hasieran Hamburgon kantatzen zuenean bertan ezagutu zuten Astrid Kirchherri eskeinitakoa da. Bajoa jotzen zuen orduko Beatleskidea zen Stuart Sutclifferekin maitemindu eta amodiozko historioa izan zuen, Stuart hil zen arte. 
Astrid Kirchherrek The Beatlesen orrazkera ospetsua "asmatu" zuena izan zen, eta argazkilaria zenez, taldearen argazki historiko batzuk egin zituen Hamburgon, John Lennonen Rock´n Roll diskaren azalean agertzen dena, adibidez.

Oh dear, what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?

She thinks of him and so she dresses in black
And though he'll never come back, she's dressed in black
Oh dear, what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?

I think of her, but she thinks only of him
And though it's only a whim, she thinks of him
Oh how long will it take
Till she sees the mistake she has made?
Dear what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?

Oh how long it will take
Till she sees the mistake she has made?
Dear what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?

She thinks of him and so she dresses in black
And though he'll never come back, she's dressed in black
Oh dear, what can I do?
Baby's in black and I'm feeling blue
Tell me, oh what can I do?



(Lennnon & McCartney)


Izen berarekin Anne Bellstorfe marrazkilariaren komikia argitaratu zen orain dela denbora gutxi gure artean. 
Zuri-beltzezko marrazkiez hornituta Hamburgoko giro hura oso ondo islatuta dago, Astrid eta Stuarten arteko historioa kontatzeko, The Beatles taldea beti inguruan daukagula (emanaldiak,argazki saioak, Georgeren arazoak adin txikikoa zelako, John eta Stuarten arteko harremanak,...)
Gustura irakurtzen da, benetan, eta zuri-beltzekoa izatea azkenean eskertzen da, historioari ondo baitatorkio.

2011(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

MAFALDA


Mafalda Quino komikigilearen pertsonaia da.
Marrazkilari argentinar honek Mafaldaren tirak argitaratu zituen 1964tik 1973ra arte, geroago liburu moduko argitarapenetan ezagutu ditugunak.
Mafalda (izen berezia, benetan!) HegoAmerikako erdiko klasearen ispilua izan zen, gazteria aurrerakoiena bezala. Askotan berarekin bat gentozen irakurtzen genuenean, ez da?
Eta The Beatles  taldea izugarri gustatzen zitzaion. Ikusi, bestela, hemen dauden tira hauek...















2011(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

ASTERIX BRITANIAN


Astérix chez les bretons 1966an argitaratu zen Asterixen abentura da.
Asterix eta Obelix Britainara abiatzen dira eta heltzen direnean, bertan oso ospetsuak diren bardoak ikusten dituzte, neskak txoratuta daudela. Nortzuen antza daukate bardo horiek? Beatleskideena, noski!

The Beatles komikietan izeneko sarreran honen berri eman nuen aspaldian, baina oraingo honetan hizkuntza ezberdinetakoak bildu ditut... 
Besterik aurkituko banu, gehituko nuke. 


Frantseseraz




Euskeraz


Ingelesez


Katalaneraz



Italieraz


Danieraz



Alemaneraz





Gaztelaniaz



Portugesez

2010(e)ko irailaren 2(a), osteguna

THE BEATLES KOMIKIETAN


“Beatles, The: su historia”

Askoren artean. Rosell (Girona, 2009) 1. ed. 252 orr.

Iaz The Beatlesen historia kontatzen duen komiki hau argitaratu zen. (Gaur egun, jende askok nobela grafikoa dela esango luke, baina nik ez dut termino hori ulertzen, antzeko liburuei betidanik komiki deitu zaielako. Modernoagoak direlakoan egongo dira!!)
Stéphane Nappezek idatzitazko idazki biografiko laburrak daude (Johnek Paul egazutu zuenean, Brian Epstein hil zenean, Yoko Ono Johnen bizitzan agertu zenean,...) eta bakoitzari buruz marrazkilariek komikia marraztu dute Gaet´sen gidoiarekin.
Egia esanda, komikigile gehienak ez ditut ezagutzen, Espainiako Victor Giménez izan ezik.
Bestalde, estilo eta kalitate ezberdinekoak direla esan behar da, baina orokorki interesgarri suertatzen da.

The Beatlesen historiari buruzko beste komikiak daude. Adibidez, honako helbide honetan irakur daiteke sarean dagoena:

http://www.beatle-web.com/comic/comic.htm



“Beatles y Lennon-Mermelada y dinamita”

Nicolás. Casset. Madrid (1992) 1. ed. 45 orr.

Liburu honetan, orrialde bakoitzean abesti bati buruzko komikia dago.
Bi estilokoak txandakatzendira, behin eta berriz: alde batetik, collage
antzekoa dena, eta, bestetik,marrazki koloretsukoa.


El submarino amarillo (Clásicos del cine)

Novaro argitaletxea (Mexiko)

Izen bereko filmearen komikia, filmea bezain psikodelikoa. Mexikon argitaratua zen, baina gure artean irakurrita.

The Beatles taldea ere beste komiki ezagunetan agertu izan dira. Hona hemen adibide batzuk:

1) Albert Uderzok eta René Goscinnyk anakronismoez betetzen zituzten Asterix eta Obelixen komikiak, lurralde bakoitzaren topikoak edo pertsonaiak sartzen zituztela. Ohitura honi jarraituz, The Beatlesen partaideak Astérix chez les Bretons albumean agertzen dira, komikiaren protagonistak Bretainara heltzerakoan oso ezagunak eta famatuak diren koblakariak aurkitzen dituztenean, neskak inguruan oihuka daudela.
Hemen ikus daitezke euskerazko bertsioan eta jatorrizkoan.



Asterix Bretainian

Albert Uderzo & René Goscinny (1967)

(15. xaflako azken bi binetak)



Asterix Bretainian

(15. xaflako azken bineta)


Astérix chez les Bretons

Albert Uderzo & René Goscinny (1967)

(15. xaflako azken bi binetak)

2) Superman´s Pal Jimmy Olsen komikiaren 79. kapituluan, Superman eta Jimmy, bere laguntzailea, iraganera doaz, Kristo aurreko 1000 urtera, Sansonen bila . Bertan, Jimmyk Beatlesen abestiak kantatzen ditu, Ringoren antzera perkusioa joz.


Superman´s Pal Jimmy Olsen


79 zka (1964)

George Pap (marrazkia) & Leo Dorfman (testua)

Curt Swan (azalaren marrazkia)


Metropolisen gaude, apartamentu batean. Jimmyk bere ileorde gorria jantzita hobeto pasatzen omen du Beatlesekin...



Iraganeko Israelen Beatlesen ileordeak saltzen ditu, Yeah!, Yeah!, Yeah! kantatu eta danborra jotzen duen bitartean...


Superman heltzen denerako, Ringo bezain ospetsua da Jimmy...

Kapitulu honek ez dauka ez bururik ez hankarik, baina kuriosoa da, benetan.

3) Batmanen komiki honek Paul McCartney hil zela zioen zurrumurrua du gaitzat. Ez da aipatzen The Beatles taldea, arazo legalak direla eta , beharbada, baina lotura oso argia da: hasierako historioa, taldekideen itxura edo diskaren azala (St. Peppersen atzeko azala bezalakoa).


Dead... Till Proven Alive!

Batman-222

Irv Novick (marrazkia) & Frank Robbins (testua)


(1970)


Komikian, The Oliver Twists (The Beatles) taldeko Saul Cartwrigth (Paul McCartney) hilda zegoela esaten zuten askok, eta Robinek egia aurkitu nahi du. Saulen ahotsaren grabazioak egiten dituzte, ordezkoa dela egiaztatzeko. Adibidez, Alfredi bere urtebetetze egunean kantatzeko eskatzen diete.
Amaiera harrigarria da: Saul bizirik dago. Beste hirurak, aldiz, hegazkin istripu batean hil egin ziren
,hiru ordezkoak jarri zituztela!






4) Fantastic Four komikietan ere erreferentzia aurki daiteke. Strange Tales izeneko batean gertatu zen, The Thing eta The Torch baino ez dira agertzen eta Beatlesen " kameoa" dago.


(1964)

1965ko bineta batean Beatlesen partaideak agertzen dira   Reed Richards eta Sue Strormen ezkontzan. Bila daitezke bertan...



Alex Ross (marrazkia) & Kurt Busiek (testua)

(1965)

5) Eta... Yogi Hartzak, ileordea jantzita, Beatlesen abestiak kantatzen kitarra jotzen zuen bitartean, 1965ko tira honetan...


Yogi Bear

Bill Hanna & Joe Barbera

(1965)