BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

PSIKODELIA


John Lennon 

C y Z (Bartzelona)

Beni

Bartzelonan argitaratutako postal hauek lortu berriak ditut. 
Ez dakit noizkoak diren, baina Johnen eta Paulen irudiak, bahintzat,  Richard Avedonek 1967an egindako argazki famatuen gainean daude margotuta, psikodeliaren ikutua eman nahiean. Nesken irudiak, beren aldetik, 70ko hamarkadako itxura dutela esango nuke.
Lau postalek "Beni" sinadura daukate.


Paul McCartney

C y Z (Bartzelona)

Beni


George Harrison 

C y Z (Bartzelona)

Beni


Ringo Starr

C y Z (Bartzelona)

Beni


2018(e)ko irailaren 14(a), ostirala

REAL LOVE-LIBURUA


"Real love, dibujos para Sean"

John Lennon

Ediciones Jaguarr (Madrid)

2013

John Lennonek bere seme Seanentzat egindako marrazki bilduma ederra dauka liburu honek. Johnen beste ikuspegiaz gozatzeko aukera ezin hobea!

2018(e)ko irailaren 4(a), asteartea

LOS BEATLES EN CD


"Los Beatles en CD"

Martín Salvidea Palma

Naucalpan (Mexiko)

(2015)

430 orr.

Ez nuen ezagutzen Mexikon argitaratutako liburu hau, baina oso interesgarria iruditu zait. 2015ean bigarren edizio hau kaleratu zen, testua gaurkotuta zeukalarik.
Liburuan The Beatles taldearen eta beatleskideek bakarrean argitaratu zuten CD ofizial guztiak ikertu egiten dira, bakoitzari buruzko sarrera batekin eta bertako abestien inguruko zehaztasun eta iruzkin asko aurkeztuz. 
Kontsulta liburu erakargarria, zalantzarik gabe!