BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
RUTA66 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
RUTA66 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

RUTA 66-408

 

"Ruta 66-408"

Ediciones Ruta 66 S. L.  (Barcelona)

2022ko azaroa

76 orr.

"Revolver" diskaren berrargitalpen berrikusia dela eta, musika aldizkari gehienetan berari buruzko artikuluak irakur daitezke. Oraingo honetan, Ruta 66 aldizkariarena dakargu blogera. Apaigarriena, diskaren abestien banan-banako ikerketa eta diskaren azalaren diseinuari buruzko artikulu txikia. 

Beatlesen bildumagai guztiak eduki nahi dituztenentzat...

2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

RUTA 66-396

 

"Ruta 66-396"

(2021eko urria)

RUTA 66 S.L. (Barcelona)

66 orr.

"Let it be" diskaren edizio berria eta Peter Jacksonen "Get back" izeneko dokumentala direla eta, RUTA 66 aldizkariak "The Beatles" taldeari eskeintzen dio urriko alearen azala, "Rooftop"-eko kontzertuaren argazki batekin. 
Artikuluan "Let it be" diskaren grabazioari buruzko kontaketa daukagu, betiko zalantzekin, protagonistek momentu ezberdinetan bertsio ezberdinak eman baitituzte. Diskaren abestiei buruzko iruzkinak ere irakur daitezke.
Bestalde, George Harrisonen semea den Dani Harrisoni egindako elkarrizketa gehitzen da, "All Things Must Pass" diskaren berrargitalpena dela eta, berak lan  horretan aritu baita. 

2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

RUTA 66-65


"Ruta 66-65"

(1991eko iraila)

Ruta 66 (Barcelona)

66 orr.

Ruta 66 aldizkariaren zenbaki honetan azala John Lennoni eskeinita dago. 
Bertan dauden artikuluen artean, Ignacio Juliak Lennoni buruz idatzitakoa irakur dezakegu, Johnen argiak eta ilunak adierazten dituena, baina, batez ere, The Beatles taldetik kanpo egindako ekarpen musikala aztertuz. 

RUTA 66-140


"Ruta 66-140"

(1998ko ekaina)

Ruta  66 S.L. (Barcelona)

66 orr.

Ruta 66 aldizkariaren 138 zenbakian The Beatlesen filmeei buruzko dossierraren lehenengo zatia argitaratu zen eta 140 zenbaki honetan bigarren zatia daukagu. Yellow Submarine marrazki bizidunen filmearekin hasi eta hortik aurrera filmatutakoak dugu hizpide, beatleskideek bakarrean parte hartu zutenak barne, noski. 

2017(e)ko uztailaren 13(a), osteguna

RUTA 66-350


"Ruta 66-350"

(2017ko Uztaila/Abuztua)

Ediciones Ruta 66 S.L. (Barcelona)

106 orr.

"Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band" diskaren 50. urteurrena ospatzen den honetan musika aldizkarietan The Beatlesi eskeinitako azalak agertzen hasi dira. Hemengo hau, Bartzelonako Ruta 66 aldizkariarena da.
Eta azalaz gain, diskari buruzko artikulu luzea dago, Sergio Martosek idatzia.

2016(e)ko uztailaren 22(a), ostirala

RUTA 66-338


Ruta 66-338

2016ko ekaina

Ediciones R-66  (Barcelona) 106 orr.

Paul McCartneyren Madrilgo kontzertua aitzakitzat hartuta, Ruta 66k ekaineko aldizkarian azala eta artikulu luzea eskeintzen dio.

Artikuluan iraganeko eta gaur egungo datu biografikoak irakur daitezke. Bere abesti ezagunenak eta ezagunak aztertzen dira bertan eta Bryan Rayri, bere kitarrajolea denari, egindako elkarrizketa gehitzen da.

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

RUTA 66-310


"Ruta 66-310"

(2013ko abendua)

 R 66 SCP (Barcelona) 86 orr.

On the air-The Beatles on the BBC Vol. 2 diska kaleratu denetik Beatleskideak aldizkari ezberdinetako azaletan agertu dira. Ruta 66 aldizkariaren azken alean, adibidez. 
Diska berriaren aitzakiarekin Liverpooleko taldearen bizitza artistikoari errepasoa egiten zaio, hasieratik Paulek New diska argitaratu arte. 
Egia esan, ez da datu berri askorik ematen, zaila baita artikulu batean sakontasunean sartu. Aipagarriena, beharbada, garaiko beste artistekin zein zerikusia zuten adierazten duen artikulu txikia eta Johnek entzuten zuen musikari buruzkoa dira.

2011(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

RUTA 66-287



RUTA 66-287
Ediciones R66 SCP. Barcelona. Azaroak 2011. 92 orr.

Ruta 66 aldizkariaren azaroaren alean, azala George Harrisoni eskeinita dago, bertan berak bere buruari egindako argazkia agertzen dela: Indiako paisaian Harrison gaztea...
Honetaz gain, Georgeri buruzko artikulu laburra baina landua irakur daiteke, George Harrison 1943-2011 izena duena.
Bere bizitzari buruzko kontakizunaren ostean, artikulu txikiak daude, gai bereziak ikertzen dituztenak: George eta ukelelea,  Martin Scorsesek egindako dokumentala (Donostiako Zinemaldian arrakastaz aurkeztua izan zena), Nelson Wolburyren balada, zeukan lorazain zaletasuna eta bizitzaren ikuspegi ispiritualari buruzkoa.
Guztia irakurrita Georgeri buruzko ideia orokorra eduki dezakegu...