BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
IPUINAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IPUINAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko maiatzaren 7(a), igandea

GRANDUDE´S GREEN SUBMARINE

 



"Grandude´s Green Submarine"

Paul McCartney & Kathryn Durst

Randon House (New York, 2021)

1. ed. 

2.019an Paul McCartney idatzitako eta Kathryn Durstek marraztutako "Hey Grandude!" ("Aitonaren iparrorratz magikoa") ipuina argitaratu zen. 32 hizkuntzatara itzulia izan zen eta guztira 300.000 ale saldu ziren. 
Iaz historiaren jarraipena argitaratu zen, "Grandude´s Green Submarine" izenekoa. Ez dakit gaztelaniaz edo euskeraz argitaratu den, ez dut horren berririk aurkitu behintzat. 
 

2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

AITONAREN IPARRORRATZ MAGIKOA

 


"Aitonaren iparrorratz magikoa"

Paul McCartney & Kathryn Durst (ilustrazioak)

Bruño (Madrid, 2020)

1. ed. 

Sorpresa handia izan da jakitea Paul McCartneyren "Hey Grandude!" ipuinaren euskal bertsioa ere badagoela. 
Hemen aurkezten dugu ipuina euskeraz, aspaldian hizkuntza ezberdinen bertsioak aurkeztu genituen sarrerari gehituz. 



2020(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

EL JARDÍN DEL PULPO

 


"El jardín del pulpo-Octopus´s garden"

SM argitaletxea

Madrid (2013)

32 orr.

Gabonetako opor hauetan "El jardín del pulpo-Octopus´s garden" liburua aurkezten dugu, umeentzat oparia ederra izan daitekeena. 

Ipuinak Ringo Starren "Octopus´garden" abestiaren historia aurkezten du abestiaren letra berekin adierazita, gaztelaniaz eta ingelesez,  eta Ben Cort ilustragileak irudietan jarri duena. Horrez gain, "Octopus´en garden" abestia duen CDa gehitzen da, oparia borobildu ahal izateko.

2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

¡EY, SUPERABUELO!


"¡Ey, superabuelo!"

Paul McCartney & Kathryn Durst

Editorial Bruño (Madrid, 2019) 

1. ed. 32 or. 

Hona hemen Paul McCartneyk idatzitako ipuina eta Kathryn Durstek marraztutakoa.

Antza denez, Paulen iloba batek "grandude" deitzen zion, "Hey Jude" abestiaren erreferentzari eginez edo. Hortik aurrera bere iloba guztiek "grandude" deitzen zioten eta berak ipuin bat idaztea pentsatu zuen, superahalmenak eta iparorratz magikoa zituen aitite baten historia kontatzen zuena.

Gaztelaniaz eta katalaneraz badaukagu salgai, eta mundu osoan hizkuntza ezberdinetan irakurtzeko aukera daukagu...



Liburuaren bertsioak: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelez.


Liburuaren bertsioak: katalaneraz, suedierraz eta italieraz.


Liburuaren bertsioak:holandesez eta alemaneraz








2018(e)ko irailaren 14(a), ostirala

REAL LOVE-LIBURUA


"Real love, dibujos para Sean"

John Lennon

Ediciones Jaguarr (Madrid)

2013

John Lennonek bere seme Seanentzat egindako marrazki bilduma ederra dauka liburu honek. Johnen beste ikuspegiaz gozatzeko aukera ezin hobea!