BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2022(e)ko abenduaren 31(a), larunbata

EL SUBMARÍ GROC-31

 


"El submarí groc-31"

(2022ko negua)

36 orr.

Hemen daukagu aurtengo  "El submarí groc" aldizkariaren azken alea.

Hona hemen dauden artikuluak:
1) Alejandro Iranzok "Revolver" diskaren argitalpen berezian agertu diren "outtake" ezberdinei buruz hitz egiten duena. 
2) Quique Hidalgo bildumagilearekin izandako elkarrizketa. 
3) Ringo Starren EP3ari buruzkoa.
4) Magi Crusellesek Jordi Sierra i Fabra idazlearri buruz idatzi duena.
5) Fernando Castejónek Georgeren "My sweet lord" diskaz hitz egiten duena.
6) Michel Maitrias Beatleskideen kolaboraziak ikertzen dituena. 
7) Jordi Melgosak "The modern jazz quartert"i buruz hitz egiten duena. 
Horiez gain, beti bezala, azken disken, liburuen eta aldizkarien berri ematen zaigu.
Eta opari moduan edo, Francisco José Buenoren "Pop Go to Beatles" programa bereziaren CDa eta  DVD beatle bat eskeintzen dizkigu aldizkariak. 


2022(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

ALBUM BY ALBUM-VOLUME TWO


 

"The Beatles. Album by album. Volume two"

Leaf Publishing (UK)

2022

162 orr.

Uztailean argitaratutako  "Album by album-volume one" izeneko sarreran, aldizkariaren eta liburuaren artekoa den argitalpen honi buruzko lehenengo zatiaz hitz egiten nuen. Oraingoan, atera berria den bigarren zatiaren txanda da. 

Bien artean Brian Southallen "The Beatles. Album by album" liburuaren berrargiltapena egiten dute, bi zatitan aterata. 
Bigarren zati honetan "Revolver", "Sgt. Pepper", "The white album", "Yellow submarine", "Abbey road", "Let it be" and "Back in the USA" diskak ikertzen dira. 


"The Beatles. Album by album"

Brian Southall

Carlton books Ltd

(Londres, 2019)

304 orr. 


"Los Beatles. Todos los álbumes"

Tomas Southall

BLUME 

(Barcelona, 2020)

304 orr.

2022(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

LENNONEN CAGANER



John Lennon "caganerra"

Eskuz eginda

altuera:11-13 cm, zabalera: 4-6 cm

Lortu berria daukat John Lennonen "caganer" hau, aurten etxeko jaiotzan jarriko duguna. 

Caganerr-ak Katalunian jaiotzetan jartzen diren pertsonaia tipikoak dira, kaka egiten ari direnak, hain zuzen ere. 

Kantarien, politakarien, aktoreen,... caganerrak daude. Aukera handia daukagu...