BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko martxoa 25, igandea

"PAPERBACK WRITTER" FANZINEA-2


Paperback writer-1 (2000)

Paperback writer Valenciako Strawerry Beatles Fan Cluben fanzinea izan zen. 
Aspaldian berari buruzko sarrera argitaratu nuen, momentuan nituen aleen argazkiekin hornituta. 
Oraingo honetan lortu berri ditudan beste aleak dituzue, fanzinearen historia osatzen dutela...


Especial convención (2000eko ekaina)

Paperback writer-5 (2001)


Paperback writer-9 (2003)


Paperback writer-10 (2003)


Paperback writer-11 (2003?)

2012(e)ko martxoa 18, igandea

JOHN LENNONEN DISKAK ETA "EL PAÍS" EGUNKARIA


Plastic Ono Band

El País (2012-III-18)

Gaur El País egunkariak bilduma berri baten hasierari ekin dio, zortzi igandeetan, egunkariarekin batera eta 9,95€-ko prezioaz, John Lennonen diskografiaren zortzi diska plazaratuko ditu eta.
Diskak 2010 urtean erremasterizatutakoak dira. Ezagunak dira, baina oraingo honetan diska-liburu formatoan argitaratzen dira. Diska bakoitzarekin Paul du Noyer kritikari ezagunaren sarrera, argazkiak, abestien letrak, El Paisen agertutako artikuluak eta Diego Manriqueren testuak ditugu. Diska-liburu ederrak dira...
Igande ezberdinetan, Plastic Ono Band honez gain,  honako diska hauek lor ditzakegu:


- Imagine (2012-III-25)
- Sometime in New York (2012-IV-01)
- Mind Games (2012-IV-15)
- Walls and Bridges (2012-IV-22)
- Rock´n´Roll (2012-IV-30)
- Double Fantasy Stripped Down (2012-V-06)
- Milk and Honey (2012-V-13)




Informazio gehiago nahi izanez gero, lotura honetan eskura dezakezue...  

2012(e)ko martxoa 14, asteazkena

ROLLING STONE-149




Rolling Stone-149

 Prisa. Madrid. ( 2012ko martxoa) 114 orr.

Rolling Stone aldizkariaren martxoaren alean azala Paul MacCartneyri eskeini zaio, barruko artikulu batzuk berari buruzkoak dituela. 
Argitaratu berria den Kisses on the Botton diska dela eta, Pauli egindako elkarrizketa irakur dezakegu, Paulen oraingoa eta iragana behin baino gehiagotan tartekatzen dela galdera-erantzunetan. 
Oso kuriosoa da, bestalde,  Rolling Stonek urteetan zehar berari eskeinitako azalen bilduma, bere historiaren kontaketa osatzen duena. 
Eta, amaitzeko, Diego A. Manriquek idatzitako Reivindicación del de los mofletes artikuluan Paulen lana goraipatzen da Lennonenaren aldean, Johnena serioagoa edo aurrerakoiagoa aurkezten da eta. 




2012(e)ko martxoa 7, asteazkena

A HARD DAY´S NIGHT FILMEAREN KARTELAK


Britainia Haundia

The Beatlesen filmeen kartelak biltzen aritu naiz,  hilabetez hilabete filme guztienak argiratzeko asmoarekin. Oraingoan A Hard Day´s Night filmearen txanda da, herrialde ezberdinetako kartelak bildu ditudala. 
Ea gustukoak dituzuen...



Britania Haundia?


AEB


AEB


Alemania


Alemania


Alemania


Polonia


Frantzia


Beljika


Italia


Italia


Espainia


Espania


Japonia


Japonia


Argentina