BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko martxoaren 18(a), igandea

JOHN LENNONEN DISKAK ETA "EL PAÍS" EGUNKARIA


Plastic Ono Band

El País (2012-III-18)

Gaur El País egunkariak bilduma berri baten hasierari ekin dio, zortzi igandeetan, egunkariarekin batera eta 9,95€-ko prezioaz, John Lennonen diskografiaren zortzi diska plazaratuko ditu eta.
Diskak 2010 urtean erremasterizatutakoak dira. Ezagunak dira, baina oraingo honetan diska-liburu formatoan argitaratzen dira. Diska bakoitzarekin Paul du Noyer kritikari ezagunaren sarrera, argazkiak, abestien letrak, El Paisen agertutako artikuluak eta Diego Manriqueren testuak ditugu. Diska-liburu ederrak dira...
Igande ezberdinetan, Plastic Ono Band honez gain,  honako diska hauek lor ditzakegu:


- Imagine (2012-III-25)
- Sometime in New York (2012-IV-01)
- Mind Games (2012-IV-15)
- Walls and Bridges (2012-IV-22)
- Rock´n´Roll (2012-IV-30)
- Double Fantasy Stripped Down (2012-V-06)
- Milk and Honey (2012-V-13)




Informazio gehiago nahi izanez gero, lotura honetan eskura dezakezue...  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina