BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko maiatza 25, ostirala

ROCKUPS


"Rockups: The Beatles Story" 

Burt& Wells, Michael (Marrazkiak: Mike Peterskin & Pete Campbell)

 Orbis Publishing. London (1985)

Nahiz eta  liburu hau 1985ekoa izan, berria da nire Beatlesen  liburu bilduman.  
Pop-up book horietako bat da. Badakizue, orria zabaltzerakoan hiru dimentsioetako irudiak agertzen dira eta geziak dituzten zatietan tiratuz gero, irudiren bat mugitzen da, edo,  ruletak mugituz gero, irudietan aldaketak  ematen dira...
Hemen ikus daitezke bi irudi, garai psikodeliko eta terrazako emanaldiari dagozkienak.




Benetan liburu polita!. 
Gainera, terrazako tximinaren irudiaren atzean, badauka liburua irekitzerakoan musika hasten den tresna horietako bat. Nire liburukoak ez du funtzionatzen eta horregatik ez dakit zein abestia entzuten zen. Let it be izan zitekeen? 

2012(e)ko maiatza 22, asteartea

IVÁN ZULUETAREN "GET BACK"



Iván Zulueta (Donostia, 1943-2009)

Iván Zulueta artista osoa izan zen, zineman, kartelgintzan, telebistan edo argazkigintzan lan egin baitzuen.
Zinegintzan laburmetrai askoren egilea izan arren, luzemetrai bi baino ez zituen egin: "Un, dos, tres, al escondite inglés" (1969) eta "Arrebato" (1979), azken hau benetako cult movie bihurtu zela. Gure zinemagintzan bide berriak zabaldu zituen...
Telebistan Último grito (1968-69)  programa famatuaren zuzendaritza izan zuen. (Argazkian programa horren platoan agertzen da )
Eta juxtu programa horretako The Beatlesen Get Back abestiaren bideoklipa egin zuen 1969an, Norman McClaren kanadiarraren filmeen antzera, zeluloideren gainean margotu zuela. 
Garai berekoak izan ziren José Antonio Sistiagaren Ere erera baleibu icik subua aruare (1968-70) eta Rafael Ruiz Balerdiren Homenaje a Tarzán (1971), biak zeluloidearen gainean margotutako filme abangoardistak, lehenengoa abstraktoa eta piktorikoa eta bigarrena figuratiboa. 

Hemen dago bideoa:




Último grito programaren aurkezlea Jose María Iñigo izan zen, Judy Stephenekin batera. youtuben aurrekoak baino kalitate txarragoa daukan bideoa dago, Iñigok egin zuen aurkezpena duena...



2014-10-28
Gaur bideo hauek ezin direla ikusi konturatu naiz.
Beste hau aurkitu dut youtuben, "Something" eta  "Get back" abestienak, biak Ivan Zuluetarenak...


2012(e)ko maiatza 14, astelehena

EFE EME


efe eme-13 (1999ko abendua)

efe eme Valenciako Midons argitaletxearen aldizkari musikala izan zen. Lehenengo zenbakia 1998ko azaroan argitaratu zen eta paperez kaleratutako azkena, 85 zenbakiduna, 2007ko urtarrilean. 
Hortik aurrera era digitalean irakurri daiteke bere webgunean: 


Sarrera honetan Beatlesi eskeinitako azalak  ikus daitezke...


efe eme-34 (2001eko abendua)


efe eme-47 (2003ko apirila)


efe eme-63 (2004ko azaroa)


efe eme-74 (2005eko abendua)


efe eme-83 (2006ko azaroa)

efe emeren azken garaian aldizkariarekin batera liburuxka bat saltzen zen. Oker ez banago, 80. zenbakian The Beatles, un fenómeno irrepetible izan zen, Javier de Castro eta Javier Tarazonak idatzitakoa.


"The Beatles, un fenómeno irrepetible" (Guías efe eme-15) 

Tarazona, Javier & de Castro, Javier. Midons (Valencia, 2006) 96 orr.

2012(e)ko maiatza 9, asteazkena

PLASTIC CLONO BAND


The Plastic Clono Band

Bihar, maiatzak 10ean, Bilboko Campos Antzokiko Cúpula Aretoan Plastic Ono Band taldearen emanaldia izango dugu. 
Bizkaiko talde hau omenaldi talde horietako bat da, The Beatlesen abestiak interpretatzen baititu.

Hauek dira taldekideak:

Alfredo Niharra-Abotsa, Kitarra
Fernando Ruiz-Bateria
Juan López-Baxua, Abotsa
Miguel A. Fernández-Teklatuak, Kitarra, Abotsa

Haietariko bat Liverpool taldeko kidea izan zen. Beste batzuk Dolly Beatles taldekoak izan ziren, geroago  Dolly John Lennon & The Plastic Clono Band antolatu zutela, Johnen abestiak interpretatzen zituztenean. Azkenik,  The Beatlesen errepertorioan oinarrituta Plastic Ono Band osatu zuten.

youtuben bideo hauek topatu ditut...






Campos Antzokia (Bilbo)

2012(e)ko maiatza 3, osteguna

EL PEQUEÑO LIBRO DE LOS BEATLES


"El pequeño libro de los Beatles"

Hervé Bourhis. Norma Editorial. Barcelona (2012) 168 orr.


Orain dela gutxi Norma argitaletxeak liburu hau argitaratu du gure artean, 2010ean Frantzian Dargaudek atera bazuen ere. 
Nahiz eta komiki itxura eduki, nire ustez ez da benetako komikia, 9. artearen hizkuntza erabiltzen ez baitu. Irudidun liburua dela esango nuke... Eta halaxe da, Beatlesen historia kontatzen digu testu txikien bidez  (biografiaren datuak, kuriositateak, anekdotak, ...) eta testu bakoitza marrazki batez hornituta dugu. Zatika irakurtzeko liburu horietako bat da...
Liburu interesgarria iruditu zait, baina batzutan marrazki estiloa ez zait gehiegi gustatu landugabea ematen du eta.