BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko maiatzaren 22(a), asteartea

IVÁN ZULUETAREN "GET BACK"



Iván Zulueta (Donostia, 1943-2009)

Iván Zulueta artista osoa izan zen, zineman, kartelgintzan, telebistan edo argazkigintzan lan egin baitzuen.
Zinegintzan laburmetrai askoren egilea izan arren, luzemetrai bi baino ez zituen egin: "Un, dos, tres, al escondite inglés" (1969) eta "Arrebato" (1979), azken hau benetako cult movie bihurtu zela. Gure zinemagintzan bide berriak zabaldu zituen...
Telebistan Último grito (1968-69)  programa famatuaren zuzendaritza izan zuen. (Argazkian programa horren platoan agertzen da )
Eta juxtu programa horretako The Beatlesen Get Back abestiaren bideoklipa egin zuen 1969an, Norman McClaren kanadiarraren filmeen antzera, zeluloideren gainean margotu zuela. 
Garai berekoak izan ziren José Antonio Sistiagaren Ere erera baleibu icik subua aruare (1968-70) eta Rafael Ruiz Balerdiren Homenaje a Tarzán (1971), biak zeluloidearen gainean margotutako filme abangoardistak, lehenengoa abstraktoa eta piktorikoa eta bigarrena figuratiboa. 

Hemen dago bideoa:




Último grito programaren aurkezlea Jose María Iñigo izan zen, Judy Stephenekin batera. youtuben aurrekoak baino kalitate txarragoa daukan bideoa dago, Iñigok egin zuen aurkezpena duena...



2014-10-28
Gaur bideo hauek ezin direla ikusi konturatu naiz.
Beste hau aurkitu dut youtuben, "Something" eta  "Get back" abestienak, biak Ivan Zuluetarenak...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina