BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
ZINEA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ZINEA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko martxoaren 12(a), ostirala

JOJO RABBIT

 


(Bideoa ezin da zuzenean ikusi, YouTuben ikusi beharra dago)

Hauexek dira "Jojo Rabbit" (Taka Waititi, 2020) filmearen kreditu-tituluak, The Beatlesen "I Want to Hold Your Hand" ( "Komm, gib mir deine Hand", alemaneraz) abestiarekin.

Musika hau erabiltzea probokatzeko eginda ote dagoen galdetzen diotenean, zuzendariak Hitlerrek nazio baten energiak mobilizatzea lortu zuela esaten du, era negatiboan, noski, The Beatlesek era positiboan egin zuten bitartean.


2019(e)ko ekainaren 28(a), ostirala

"YESTERDAY" FILMEA


"Yesterday" filmearen kartela

Gaur estreinatzen da Danny Boyleren azken filmea, "Yesterday" izena duena, baina gure artean estreinaldia uztailaren 5ean izango da. 
Beatelesen musikari buruzko filmea da, baina The Beatlesarik gabe, zuzendarik dioen bezala...
Filmean Jan Malicken historia kontatzen zaigu. Arrakastarik gabeko kantari eta kitarrista da, baina mundu osoan gertatzen den argi-galera baten ondoren, The Beatlesen abestiak gogoratzen duen bakarra da. Taldearen abestiak kantatzen hasten da eta musikaren izarra izatera heltzen da.
Abestien artean, "She loves you", "I watn to hold your hand", "I saw her standing there", "In my life", "Penny Lane", "Eleanor Rigby", Strawberry fields forever", "Here comes the sun", "Hey Jude", "Help!", eta "All you need is love" entzuteko aukera izango dugu.
Filmea ikusteko irrikitan gaude, baina momentuz trailerrarekin geldituko gara...





2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

PIRATES OF THE CARIBBEAN


Paul McCartney "Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales" filmean agertuko da, baina oraindik ez dakigu gehiegi bere partehartzeari buruz. Ezagutzen den irudi bakarra kartel honetan agertzen dena da. Filmea ikusi beharko da gehiago jakin nahi badugu...

2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

"¡QUÉ NOCHE LA DE AQUEL DÍA!" BLUE-RAY


"¡Qué noche la de aquel día!

Richar Lester (1964)

(2 Blue-ray, 2017)

"A hard day´s night" filmearen 50 urteurrena betetzen denean, salgai jarri da bertsio erremasterizatua, bai DVD eta bai Blue-ray formatoan ere.
Bi diska dituen edizio berezian, filme berriztuaz gain, beste bideoak eskeintzen zaizkigu:
- Trailerra
- "El camino hacia ¡Qué noche la de aquel día!"
- "En sus propias voces, Los Beatles en ¡Qué noche la de aquel día!"
- "Anatomía de un estilo: los métodos de Richard Lester"
- "Imagen sabia"
- "No pueden hacer esto"
- "Cosas que dijeron hoy"



EIGHT DAYS A WEEK-DVD



"Eigth days a week-The Touring Years"

Ron Howard

DVD- 2 disken edizio berezia 

(2016) 

Ahaztuta neukan "Eight days a week-The Touring Years" filmearen etxerako edizioari buruzko sarrera idaztea...

DVD eta Bluy-ray formatoetan argitaratu da, diska bakarreko eta diska bikoitzeko edizioekin.
Hemen aurkezten dudana diska bikoitzekoa da. Lehengo diskan filmea daukagu eta bigarrenean 100 minutuko edukiak, honako hauek direnak:
- "Palabras y música" (24 min.)
- "Pistas anticipadas de una nueva dirección" (18 min.)
- "The Beatles en directo 1963-1965" (12 min.)
- "Inmersión total" (45 min.)
- Filmearen hasiera alternatiboa (3 min.)
Eta, honez gain, 64 orriko liburuxka gehitzen da.

2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

CHAPTER 27 FILMEAREN KARTELAK


Chapter 27 (AEB)

"Chapter 27" 2007an Jarrett P. Schaeferrek zuzendutako filmea da, John Lennonen hiltzaileari buruzkoa dena. Hilketaren aurreko egunak kontatzen zaizkigu, Mark David Chapmanen ikuspegia ematen zaigularik. Filmearen izenburuak "Zekalearen arteko zaindaria" liburuaren kapitulu hipotetiko berri bati egiten dio erreferentzia, Salingerren liburuak 26 baititu. Gogoratu behar da Chapmanek esan zuela hilketarako liburu honetan oinarritu zela.

Filmearen kartel ezberdinak bildu ditut sarrera honetan...


Chapter 27 (AEB)


Chapter 27 (Frantzia)


Chapter 27 (AEB)


Chapter 27 (Japonia)


Chapter 27 (Dinamarka)


Chapter 27 (AEB)


Chapter 27 (Japonia)


Chapter 27 (Japonia)


Chapter 27 (Japonia)

2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

50. URTEURRENA



"A Hard Day´s Night-50th Anniversary Restoration"

2014an The Beatlesen "A hard day´s night" filmearen 50. urteurrena izan  zen. Hori dela eta, filmea erresmaterizatu zen eta abestien nahasketak berritu.
Antza denez, berrituta laster aterako da DVD eta Bluray formatoetan.
Gaur da estreinaldia, baina hemen, Bizkaian, oraindik ez dago ikusgai!

Eta hauxe da berritutako trailerra...





2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

LOS BEATLES EN EL CINE-50 AÑOS A TRAVÉS DEL ESPEJO


"Los Beatles en el cine-50 años a través del espejo"

 Ramón Alfonso. tbeditores (Madrid, 2014) 1, ed, 271 orr.


50 urte dira "A hard´s days night"  estreinatu zenetik, The Beatles taldearen lehengo filmea izan zena. Ordudanik, zinearekin harreman handia izan du Liverpoolgo taldeak: beatleskideek interpretetu edota zuzendutako filmeak, haien emanaldien dokumentalak, taldeari buruzko dokumentalak eta fizkiozko filmeak, eta taldearen ingurukoak filmatu direnak.
Lan multzo honen ikerketa sendoa egiten du Ramón Alfonsok argitaratu berria den "Los Beatles en el cine-50 años vistos a través del espejo" liburuan.
Ezagunak genituen gaia landutako liburu batzuk:  "Beatles at the movies-Scenes from a career" (Roy Carr 1996) "The Beatles. Una filmografía musical" (Magi Crusells & Alejandro Iranzo, 1995), "El cine beatle" (Arturo Moreno Obregón, 2000) eta "¡Locos por ellos! Los Beatles en el cine" (Robert, Ramón, 2001). Hala ere, Ramón Alfosoren liburuan, azken urteetako filmeak ere ikertzen dira, bitxikeriak barne, "The simpsons" (Matt Groening) telesailean izan diren beatleskideen agerpenak edo Iván Zuluetak zuzendutako "Get back" animazio laburmetraia, adibidez. 
Bestalde, Johnek eta Yokok filmatutako filme laburrak sakonago ikertzen dira beste liburuekin konparatuz.


2014(e)ko abuztuaren 21(a), osteguna

VIVIR ES FÁCIL CON LOS OJOS CERRADOS-DVD


"Vivir es fácil con los ojos cerrados"

 David Trueba (España, 2013) DVD

Jadanik DVD eta Blu-Rayn ikus dezakegu "Vivir es fácil con los ojos cerrados" filmea, 2013an sei Goya sari irabazki zituena. 
Juan Carriónen historian libreki oinarrituta dago. Juan Carrión The Beatlesen abestiak erabiltzen zituen bere ikasleei ingelesa irakasteko 60ko hamarkadako Espainian. 1966an John Lennon Almerian "How I won the war" filmean parte hartzera etorri zenean, Juan Carrión berarengana jo zuen bera ezagutzeko eta berarekin hitz egiteko...
Filmean irakasleak bere bidaian etxetik alde egindako mutil bat eta sekreturen bat daukan neska hartzen du. Hirurok Almeriara joango dira eta haien bizitza betiko aldatuko da.


2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

"A HARD DAY´S NIGHT" KOLOREETAN



Orain dela gutxi "A hard day´s night" filmearen eszena hau koloreztatuta ikusteko aukera izan dugu. Egia da kuriosoa dela, baina jatorrizkoa nahiago dut. Ez dakit nostalgia kontua den, baina garai hori zuribeltzean gogoratzen dut. Bestalde, Richard Lesterrek filmatu zuena izugarri ona iruditzen zait eta ez dut koloreztatzeko beharrik. Hemen daude bi bertsioak alderatu ahal izateko...


2013(e)ko urriaren 1(a), asteartea

LENNON NAKED



"Lennon naked"  (Edmund Coulthard, 2010)

BBC

2010ean BBCk John Lennoni buruzko filmea ekoiztu zuen, Edmund Coulthardek zuzendua eta Lennon naked izena duena. Filme horrek Johnen bizitza zuen gaia 1967tik 1971era arte.
Gure artean argitaratu gabe dagoelakoan nago, neuk behintzat ez dut inon aurkitu. Ezagutzen nuen bakarra trailerra zen, baina orain dela gutxi youtuben ikusteko aukera dagoela aurkitu dut. Hemen daukazue...



Filmearen protagonista Christopher Eccleston da, Doctor Who telesailaren aktore ezaguna, 28 days later filmean ere parte hartu zuena.


Christopher Eccleston


Hemen dituzue Christopher Eccleston (John Lennon) eta Naoko Mori (Yoko Ono) Two virgins diskaren azaleko argazkiak ateratzen diren eszenan. Alderatu benetakoekin...
 

Christopher Eccleston & Naoko Mori






2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

VIVIR ES FÁCIL CON LOS OJOS CERRADOS


Vivir es fácil con los ojos cerrados filmearen kartela Donostian

Donostiako Zinemaldian, bihar goizean, eta  Sail Ofizialaren barruan, David Truebaren azken filmea proiektatuko da. Vivir es fácil con los ojos cerrados izenburua duen honetan  The Beatlesen abestiak ingelesa irakasteko erabiltzen duen irakasle baten historia kontatzen zaigu, John Lennon Almerian How I won the war filmatzera datorrela jakinda bertara abiatu, eta bidean bi gazteekin elkartzen dena...

Filmearen izenburua Strawberry fields forever abestiaren letraren esaldi bat da (gogoratu behar da Johnek abestia Almerian konposatu zuela filmaketan lanean zebilen bitartean):

"Let me take you down,
cause I´m going to strawberry field
nothing is real
and nothing to get hung about
strawberry fields forever
Living is easy with eyes closed
misunderstanding all you see
it´s doesn´t matter much to me..."

Aktoreen artean Javier Cámara, Ariadna Gil, Jorge Sanz, Francesc Colomer, Ramón Fontserè eta Natalia de Molina daude, besteak beste.

Zinetokietan urriaren amaieran ikusteko aukera izango dugu.


Eta hona hemen filmearen trailerra:



2013-09-24

Egunkarietan filmeari buruzko berriak atera dira. Loturetan iraku ditzakezue: El correo, Deia, El País, eta El Paiseko Carlos Boyeroren bloga.

2012(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

YELLOW SUBMARINE FILMEAREN KARTELAK


Yellow submarine (2012)

Yellow submarine 1968an estreinatu zen animazio filmea da, The Beatlesen izen bereko abestian oinarrituta filmatu zena. Oso filme abanguardista suertatu zen garai hartan.
Kontua da 2012 urtean berriztatu dela era digitalen eta ekainean DVD eta Blue-ray formatoetan kaleratu dela.

Filmea berriro ikusi baino lehenago hemen ditugu mundu osoko kartelak...


Frantzia


Espainia


Italia


Japonia


Japonia


Polonia


Polonia


Hungria

2012(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

YELLOW SUBMARINE ZAHARBERRITUA


"Yellow Submarine" 

Georges Dunning (1968, 2012an zaharberritua)

Apple 

DVD  5099962145992

Atzo 1968ko Yellow submarine filme berriztua jarri zen salgai DVD eta blue-ray formatoetan. Agortuta zegoen filmea Paul Routan Jr-en taldeak berriztu du, fotogramaz fotogramaz eginda, jatorrizko filmea eskuz egindakoa zen eta.
Filmeaz gain, DVDan Mod Odissey izeneko dokumentala ikusteko aukera daukagu, proiektuaren making-offa azaltzen duena, eta,  jatorrizko trailerra, zuzendariaren iruzkinak eta beste elkarrizketa batzuk...


Material osagarrien barruan lau fotogramen kopiak ditugu, bakoitza Beatleskide bati dagokiona, eta filmearen pegatinak...




Bestalde, John Lasseterrek idatzitako 16 orriko liburuxka gehitzen da, filmeari buruzko ikerketa eginda, bertan kartelen aukeraketa ere ikus dezakegula. 



Liburuxka

2012(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

HELP! FILMEAREN KARTELAK

Britainia Haundia

Beatlesen filmeen kartelak biltzeari jarraituz, hona hemen Help! (Richar Lester, 1965) filmeari dagozkionak, munduko herrialde ezberdinetako adibideak ikus daitezkeela...


AEB


Espania


Italia


Suedia


Japonia


Frantzia


Frantzia


Polonia


Txekia

2012(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

A HARD DAY´S NIGHT FILMEAREN KARTELAK


Britainia Haundia

The Beatlesen filmeen kartelak biltzen aritu naiz,  hilabetez hilabete filme guztienak argiratzeko asmoarekin. Oraingoan A Hard Day´s Night filmearen txanda da, herrialde ezberdinetako kartelak bildu ditudala. 
Ea gustukoak dituzuen...



Britania Haundia?


AEB


AEB


Alemania


Alemania


Alemania


Polonia


Frantzia


Beljika


Italia


Italia


Espainia


Espania


Japonia


Japonia


Argentina