BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
BESTE TALDEAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BESTE TALDEAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

ENDERROCK-251


"Enderrock-251"

2016ko uztaila

Enderrock Ediciones S. L. 

92 orr.

Enderrock aldizkari katalanaren 251. zenbakian "The Beatles" eta "The Rolling Stones" taldeak eta haien lanak konparatzen dira, lehenengoaren "Revolver" eta bigarrenaren "Aftermah" disketatik abiatuta.
Horrez gain, "The Rolling Stones" taldeak 40 urte lehenago Katalunian eduki zuen kontzertuaz hitz egiten da, L´Estartiten izandako XI. Beatles Weekend izenekoa eta eta Joana Biarnés argazkilariaren lana ere hizpide direla.

Osagarri moduan, bi taldeen abestien katalanerazko bertsioak dituen diska dago.


"Beatles vs Stones"

EDR E-32

EDR Discos


1. "Norwegian Wood" ROGER GASCON
2. "Angie" SMOKING STONES
3. "I´ve Just Seen a Face" EXILI A ELBA
4. "Family" GENT DEL DESERT
5. "Here Comes The Sun" QUARTETTO DA CINQUE
6. "Dead Flowers" BOB & EL LLADRE
7. "I´m So Tired" MAGICAL MISTERY GROUP
8. "Under My Thrumb" PASCAL COMELADE
9. "A Ticket To Ride" ELS PICAPEDRERS
10. "(I Can´t Get No)Satisfaction" THE BONDS
11. "Please, Please Me" ELS 4 GATS
12. "Paint It Black" ELS XOCS
13."She´s A Woman" NURI
14. "Long Long While" ELS TRONS
15. "Yellow Submarine" THE DRUMS
16. "Sympathy For The Devil" ARIEL SANTAMARIA I LA BANDA DEL DR. JUANTXI

2018(e)ko abuztuaren 30(a), osteguna

MOJO-299


"Mojo-299"

Mojo (London)

2018ko urria

130 orr.

Nahiz eta oraindik abuztuan egon, Mojo aldizkariaren urriko alea salgai dago jadanik!
Azalean Paul McCartney bere kitarrarekin eta aldizkari barruan berari buruzko artikulua, "Paul McCartney, faces his demons" izenekoa, berari egindako elkarrizketa duena eta bere karrera osoko 12 abesti aukeratzen dituena.
Horrez gain, 14 abestidun CDa daukagu, Liverpoolgo eszena musikala laburbildu nahi duena.


"Mersey paradise" (CD)

2018ko urria

01-Pete Wylie " Is that what love is all about?"
02- Half man, half biscuit "Every time a bell rings"
03-The Wild swans "Liquid mercury"
04-The coral "Eyes of the moon"
05-Deaf School "What a way to end it all"
06-Clinic "The return of evil bill"
07-Orchestral manoeuvres in the dark " The punishment of luxury"
08-Kathryn Williams "Heart shaped stone"
09-Michael Head & The red elastic band "Lucinda byre"
10-Mike Hart "Almost Liverpool 8"
11-The La´s "Callin´all"
12-The stairs "Weed bus"
13-Big hard excellent fish "Imperfect list"
14-The Liverpool scene "The entry of Christ into Liverpool"


2018(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

THE BEATLES ET LA FRANCE


"Les Beatles et la France sont des mots qui vont très bien ensemble"

Thierry Liesenfeld

Le castor astral & Saphyr/Kaloné Production

(2005) 1. ed. 298 orr.

Asko gustatu zait liburu hau.
The Beatles taldeak Frantzian izan duen/zuen eragina azaltzen zaigu bertan argazki ugariekin hornitutako testuan. Hasteko, 1964an taldeak, Sylvie Vartanek eta Trini Lopezek ere kantatzen zuten egunetan, Pariseko L´Olympian aste batez izandako kontzertuen berri ematen zaigu, geroago, 1965ean Parisen, Lyonen eta Nizan izandakoei errapaso egiten bazaie ere. Izugarrizko argazki bilduma eskeintzen zaigu...
Bestaldetik, bertako egunkari eta aldizkarietan izandako harrera ikus dezakegu, eta Frantziako eta Kanadako diskografiaren laburpena kontsulta daiteke. 
Eta amaitzeko, gehigarri moduan, taldearen abestiak dituen CDa daukagu, talde ezberdinek egindako bertsioak dituenak, batzuk frantseseraz eta beste batzuk ingelesez.


"Les Beatles: Un regard français"

Saphyr

6006

Frantseseraz:

1. Les Bel Canto- "J´en suis fou" ("Love me do")
2. Les Kelton- "Le diable dans le coeur" ("Devil in Her Heart")
3. Les Baronets- "Oh! Je veux être à toi" ("I Wanna Be Your Man")
4. Les Fizz- "Si tu fais ça" ("You Can´t Do That")
5. Tony Victor- "Plus la même" ("I Call Your Name")
6. Les Baronets- "Laisse-moi me reposer" ("A Hard Day´s Nigth")
7. Les Hou-lops- "Ces mots qu´on oublie un jour" ("Things We Said Today")
8. Les Faux Frères- "Une fille pour deux garçons" ("You Like Me Too Much")
9. Les Sinners- "Penny Lane"
10. Fr David- "Il est plus facile" ("Strawerry Fields Forever")
11. Erick Saint-Laurent- "C´est devenu un homme" ("She´s Leaving Home")
12. Les Mersey´s. "Ta mère ne sait pas" ("Your Mother Should Know")
13. Gerard Saint-Paul. "La ballade de John et Joko" ("The Ballad Of John And Yoko")
14. Gerard Saint-Paul. "Let it be"

15, Reportage de Philippe Talois, le 30 août 1964.

Ingelesez:

16. Patchwork. "Twist and Shout"
17. A day in the life. "From Me To You"
18. The Beatlows. "Can´t Buy Me Love"
19. Carnaby Street. "I´m Down"
20. Liverpool. "Paperback Writter"
21. Let Hit Be. "For  No One"
22. Let Hit Be. "Eleanor Rigby"
23. Spirit of Lucy. "I´m Only Sleep"
24. Les Rapaces. "Lady Madonna2

25. The Repeatles. "Please Mister Postman"
26. The Repeatles. "You´re Going To Lose That Girl"
27. The Repeatles. "We Can Work It Out"

2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

CAMPOS DE FRESAS


"Campo de fresas. Disfrutando con las canciones de LOS BEATLES"

Askoren artean 

MR P-101-CD

Sgt. Beatles Fan Club-Mr pleasant records (Zaragoza, 1995)

1995ean Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubak diska hau argitaratu zuen Espainako talde ezagun batzuek The Beatlesen abestien bertsioekin.
Argitalpen honetan 16 abesti badaude ere, bigarren bat argitaratu zen 14rekin, azken horretan "Los brujos"ena eta "Nando González"ena faltatzen direlarik.


2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

MOJO-283


"Mojo-283"

(2017ko ekaina) 

Mojo (Londres) 130 orr.

Ekaineko Mojo aldizkarian azala "Sgt. pepper´s lonely hearts club band" diskari eskeinita dago, bere argitalpenetik 50 urte betetzen direnean. 
Aldizkarian Paul McCartney egindako elkarriketa irakur dezakegu. Horrez gain, artikulu bitan Jon Savagek diskaren abestiei buruzko datuak ematen ditu eta Giles Martinek laster salgai izango dugu berrargitalpena aztertzen du.


"Children of Pepper"

Mojo aldizkaria (2017ko ekaina) CD

Gehigarri moduan, CD interesgarria, The Beatlesen diskan oinarritutako 15 abesti dituena:
1. TY SEGALL The Clock
2. DUTCH UNCLES BIl Balloon
3. SIC ALPS Moviehead
4. GAP DREAM Shine Your Light
5. THE SUNSHINE FIX Future History And The Irrelevance Of Time
6. SUNDOWNERS Ritual
7. POND 30000 Megatons
8. THEE OH SEES The lens
9. THE APPLES IN STEREO Strawbrryfire
10. THE ESSEX GREEN Primrose
11. THEE FROWNING CLOUDS Inner Circle
12. COSMONAUTS Vanilla
13. GNOOMES Cascais
14. THE MOONLANDINGZ Sweet Saturn Mine
15. PICTISH TRAIL Strange Sun

2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

HOMENAJE 75 ANIVERSARIO-JOHN LENNON


Maiatzaren 23an, Euskalduna Jauregian, Bilbon, John Lennonen omenez antolatutako kontzertua izango da, bere jaiotzaren 75. urteurrena dela eta.
"Medicos sin Fronteras" GKEren aldekoa  kontzertu honetan "The Quarrymen" taldea izango da (auskalo zeintzuk izango dira gaur egun taldekideak!). Horrez gain, Chenoa, "The Fakeband", "Doctor Flashback", "Extrema urgencia" eta "Highlanders" entuteko aukera izango dugu. 
The Beatles eta Lennonen abestiak entzungo ditugu, baina 60ko eta 70ko hamarkaden beste batzuenak ere. 
Hasiera batean aurkezlea Javier Gurrutxaga izango zela iragarri zen, Orquesta Mondragonen "Liverpool Suite" diskaren abesti batzuk interpretatuko zituelarik. Baina, beste konpromezuak izango dituenez, aurkezlea TeleBilbaoko Joseba Solozabal izango da.
Kontzertua ez ezik, John Lennonen sinadura grabaturik duen kitarra baten zozketa egingo da eta Johnen diska berezi baten ale batzuen enkantea.

2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

THE BEATLES SHOW



Ostiralean Bilboko Kafe Antzokian Abbey Road taldearen emanaldia entzuteko aukera daukagu, The Beatles Show izenekoa.
Aurresalmentan prezioa 15€-koa da eta txarteldegian 20 €-koa.



Abbey Road The Beatlesen musika omentzen duen talde ezaguna da, 1.500 kontzertu baino gehiago eskeini dituena.


2013(e)ko maiatzaren 11(a), larunbata

LIVERPOOL SUITE


Liverpool suite

Orquesta Mondragón. Avispa/El cuarto hombre records (2013)  ACD223


2012ko udan Orquesta Mondragonen emanaldia izan zen Liverpoolen, International Beatle Week barruan The Carvenen izan baitziren Julia Baird Lennonek animaturik. Horren ostean, The Beatlesen abestiekin diska prestatzen hasi ziren, Liverpool suite izenarekin atera berria dena. Oso diska gomendagarria, batez ere rockeroagoak diren abestiak, nere gusturako...
Gonbidatutako artista batzuen laguntza ere izan dute: Michele McCain Oh! Darling! abestian, Santiago Segura Ob-la-di, Ob-la-dan, Nacho Campillo Norwegian Wooden kantatzen eta ukelelea jotzen eta Tony Carmona Revolution abestian kitarra jotzen.

Diskaren edukia:

1. Back in the U.S.S,R.
2. Day triper
3. Oh! Darl
4. Lady Madonna
5. Something
6. When I´m sixty four
7. Norwegian wood
8. Twist and shout
9. I´ve got a feeling
10. Cold turkey
11. I´m so tired
12. Ob-la-di, Ob-la-da
13. Revolution

Hona hemen  Liverpoolen izandako  emanaldiari buruzko bideoa eta diskari buruzkoak...





2012(e)ko azaroaren 3(a), larunbata

RUSSIAN RED


Gaur Barakaldoko Rock Starren Russian Reden kantaldia izango da, The Beatlesen abestien bertsioak entzuteko aukera emango duelarik.
Russian Red Lourdes Fernández Gonzalezen izen artistikoa da, Madrilgo kantari indie eta folka. Egia esan nik ez nuen ezagutzen, baina wikipedian irakur daiteke berari buruz.
Hiri ezberdinetan antolatu den gira daukagu, bideo honetan azaltzen den moduan...





2012(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

PLASTIC CLONO BAND


The Plastic Clono Band

Bihar, maiatzak 10ean, Bilboko Campos Antzokiko Cúpula Aretoan Plastic Ono Band taldearen emanaldia izango dugu. 
Bizkaiko talde hau omenaldi talde horietako bat da, The Beatlesen abestiak interpretatzen baititu.

Hauek dira taldekideak:

Alfredo Niharra-Abotsa, Kitarra
Fernando Ruiz-Bateria
Juan López-Baxua, Abotsa
Miguel A. Fernández-Teklatuak, Kitarra, Abotsa

Haietariko bat Liverpool taldeko kidea izan zen. Beste batzuk Dolly Beatles taldekoak izan ziren, geroago  Dolly John Lennon & The Plastic Clono Band antolatu zutela, Johnen abestiak interpretatzen zituztenean. Azkenik,  The Beatlesen errepertorioan oinarrituta Plastic Ono Band osatu zuten.

youtuben bideo hauek topatu ditut...






Campos Antzokia (Bilbo)

2012(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

LIVERPOOL TALDEA


Liverpool 

BARSA Producciones 007 

Madrid (1989)


The Beatles taldearen errepertorioa interpretatzen duten taldeak omenaldi taldeak deitu ohi ditugu. Mundu osoan egon dira eta gaur egun daude: Abbey Road, The Cavern Beatles, Los escarabajos, Green Apples, ....
Bizkaian, beste garaian,  bazegoen horrelako talde bat, Liverpool izenekoa. 

Honako hauek izan ziren partaideak:
Alerto Elua-Kitarra eta abotsa
Jose A. lópez Iturriaga-Kitarra eta abotsa
Juan López-Baxua eta abotsa
Iski-bateria


Nik dakidala bi diska argitaratu zituzten, sarrera honetan ikus ditzakegunak.
Lehenengoan, Liverpool izenekoan, Beatlesen errepertorioa entzun daiteke, beti gaztelaniazko bertsioan. Bigarrena  Me gusta que te guste izan zen. Kasu honetan, taldeak edo taldekideren batek  konposatutako abestiak ere entzun daitezke.
Azalei dagokienez, lehenengoan beatleszaleak oihuka agertzen badira ere, bigarrenean Liverpoolen bertan egindako  taldearen argazkia erabili zen.





Me gusta que te guste

BARSA Promociones 0024 

Madrid (1991)





2011(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

ABBEY ROAD BILBON


Abbey Road-The Beatles Show 

Santana 27 (Bilbo)

Bilboko Fever izeneko lokalean (Santana 27)  Abbey Road taldearen emanaldia egongo da urriaren 8an.
The Beatlesen abestien bertsioak egiten dituen beste taldea da, batzuen ustez, gure artekoen artean onena.
Nolakoak diren ikusi ahal izateko, hemen dauzkazue youtuberen bideoak...






2011(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

THE CAVERN BEATLES BILBON


The Cavern Beatles-Gira española

Datorren ostegunean, maiatzaren 5ean, The Cavern Beatlesen kontzertua egongo da Bilbon, Kafeantzokian, hain zuzen ere.
Paul Tudhopek (John), Steve White (Paul), Graig Gamblek (George) eta Simon Ramsdenek (Ringo), The Beatlesen abestien bertsioak interpretatuko dituzte, benetako Beatleskideen keinuak eta itxurak imitatuz...
Kritikoen ustez Liverpooleko taldearen bertsioak egiten dituen talderik onena omen da.


The Cavern Beatles Taldea

Eta bitartean, hona hemen youtubetik hartutako bideo batzuk...







2010(e)ko azaroaren 20(a), larunbata

EL MENTÓN DE FOGARTY


Venimos subidos en norias

(Warner, 2009)

El mentón de Fogarty Bizkaiko pop-rock taldea da, Bilbo Basket saskibaloi taldearen abestia egin zuena. Jadanik disko bi ditu argitaratuta, azkena Venimos subidos en norias izenekoa dela.
Nik behin entzun nituen zuzenean eta esan beharra daukat oso inpresio ona atera nuela. Soinu ona daukate, saio dibertigarria egiten dute eta jendea erakartzen dakite. Zer gehiago eska daiteke?
Kontua da azken diskaren Todo está cambiando a mi alrededor abestiaren bideoklipa egin zutela, The Beatlesen A Hard Day´s Night filmearen irudiak eta eszenak imitatuz. Noski, Inglaterran izan beharrean, Bilboko kaleetan, Iparraldeko tren-geltokian edo Getxo inguruetan ikusten ditugu taldekideak. Ikus daitezke kaleetatik korrika egiten, aireportura heltzen, haien zaleak zorabiatuta, ...
Ez al da dibertigarria?