AEBko "The simpsons" marrazki bizidunetan The Beatles taldeari erreferentzi ugari egiten zaio. Youtuben aurkitu daitezke adibideak (taldea, kideak edo haien abestiak agertzen direnak). Egia esan behar da askotan eskegita daudenak hurrrengo egunetan desagertzen direla.
Glee AEBko teleserie musikala da, 2009an lehenengo denboraldia izan zuena. Seriean Bigarren Hezkuntzako ikasle batzuen bizitza kontatzen da, Glee Club izeneko taldean musika lantzen dutenena, hain zuzen ere.
Kontua da bostgarren denboraldian The Beatles omendu nahi izan zutela, eta, horretarako, lehenengo bi kapituluetan, "Love, love, love" eta "Tina in the sky with diamonds" izenekoetan, Liverpoolgo taldearen abestiak kantatzen dituzte.
Sarrera honetan kapitulu horien eszena musikal batzuk bildu ditut...
Athleticeko jokalariak The Beatles taldearen itxuraz (EITBko irudia)
Urtero bezala abenduaren 24an ETBn "Euskal Kantuen Gaua" programa ikusteko aukera izango dugu. Programa horretan kantariak ez diren pertsona ezagunek abesten dute, kanta herrikoak normalean. Aurten, sorpresa moduan, Bilboko Athleticeko lau jokalari izango ditugu The Beatles taldea imitatzen."Love me do" abestia interpretatuko omen dute.
Irudian ikus ditzakegu Markel Susaeta, Mikel Balenziaga, Iker Muniain eta Oscar de Marcos Beatleskidez mozorrotuta.
2010ean BBCk John Lennoni buruzko filmea ekoiztu zuen, Edmund Coulthardek zuzendua eta Lennon naked izena duena. Filme horrek Johnen bizitza zuen gaia 1967tik 1971era arte.
Gure artean argitaratu gabe dagoelakoan nago, neuk behintzat ez dut inon aurkitu. Ezagutzen nuen bakarra trailerra zen, baina orain dela gutxi youtuben ikusteko aukera dagoela aurkitu dut. Hemen daukazue...
Filmearen protagonista Christopher Eccleston da, Doctor Who telesailaren aktore ezaguna, 28 days laterfilmean ere parte hartu zuena.
Christopher Eccleston
Hemen dituzue Christopher Eccleston (John Lennon) eta Naoko Mori (Yoko Ono) Two virgins diskaren azaleko argazkiak ateratzen diren eszenan. Alderatu benetakoekin...
Iván Zulueta artista osoa izan zen, zineman, kartelgintzan, telebistan edo argazkigintzan lan egin baitzuen.
Zinegintzan laburmetrai askoren egilea izan arren, luzemetrai bi baino ez zituen egin: "Un, dos, tres, al escondite inglés" (1969) eta "Arrebato" (1979), azken hau benetako cult movie bihurtu zela. Gure zinemagintzan bide berriak zabaldu zituen...
Telebistan Último grito (1968-69) programa famatuaren zuzendaritza izan zuen. (Argazkian programa horren platoan agertzen da )
Eta juxtu programa horretako The Beatlesen Get Back abestiaren bideoklipa egin zuen 1969an, Norman McClaren kanadiarraren filmeen antzera, zeluloideren gainean margotu zuela.
Garai berekoak izan ziren José Antonio Sistiagaren Ere erera baleibu icik subua aruare (1968-70) eta Rafael Ruiz Balerdiren Homenaje a Tarzán (1971), biak zeluloidearen gainean margotutako filme abangoardistak, lehenengoa abstraktoa eta piktorikoa eta bigarrena figuratiboa.
Hemen dago bideoa:
Último grito programaren aurkezlea Jose María Iñigo izan zen, Judy Stephenekin batera. youtuben aurrekoak baino kalitate txarragoa daukan bideoa dago, Iñigok egin zuen aurkezpena duena...
2014-10-28
Gaur bideo hauek ezin direla ikusi konturatu naiz.
Beste hau aurkitu dut youtuben, "Something" eta "Get back" abestienak, biak Ivan Zuluetarenak...
The 4 complete ED SULLIVAN SHOWS starring THE BEATLES
2 DVD
(2010)
1964ko otsailaren 9a zen. The Beatles taldea Amerikako Estatu Batuetako telebista programa ospetsu batean agertzen da: Ed Sullivan Show izenekoan. 73 milioi amerikarrek ikusi zuten beraien etxeetan eta Beatlemania jaio zen Amerikan!
Orain dela gutxi DVD bikoitz hau argitaratu da gure artean. Ed Sullivanen programak ikusteko aukera ematen dute, osorik gainera. Kontuan hartu behar da, barietate programa zela, magoak, kantariak, aktoreak edo zirku artistak ere agertzen zirela bertan. Horrez gain, iragarkiak ikus daitezke: bizarra kentzeko bitsa, zapatak garbitzeko krema, garbikariak, postreak egiteko errezetak,... Garaiko gizarte amerikarra irudikatuta agertzen zaigu. Zelako itxurak! Zelako garraisiak nerabeek egiten zituztenak!!
DVDetan Estatu Batuetan izandako 4 programa osoak agertzen dira, baina beste material osagarri asko ere badago: elkarhizketak, iruzkinak, Ed Sullivanek Topo Gigiorekin The Beatlesi buruz hitz egiten,...
Disc 1
1. diska:
-1964ko otsailaren 9ko programa
-1964ko otsailaren 16ko programa
Disc 2
2. diska:
-1964ko otsailaren 23ko programa
-1965ko irailaren 12ko programa
Eta horrez gain, 1964ko otsailaren 9an Ed Sullivan Showeko estudiora joateko sarreraren kopia daukagu...
1964ko otsailaren 9ko grabaketarako sarreraren kopia
The Beatles cartoons Al Brodaxek ekoiztutako animaziozko seriea izan zen, 1965etik 1967ra emititua izan zena, geroago, egindako kapituluak behin eta berriz ikusi badira ere. Bertan, lau musikarien marrazki bizidunak agertzen dira haien abestietan oinarritutako historio laburretan. Horietaz gain, abestien karaoke antzekoa ere emititzen zen.
Seriaren DVDak zailtasun handiaz aurkitzen dira. Honako hauek dira neuk ezagutzen ditudan bakarrak...
The Beatles Cartoons-volume two
(DVD total-04, Brasil)
Hona hemen bi kapitulu eta bi karaoke , adibide moduan... Gehiago ikusi nahi izanez gero, DVDak topatzen ez direnean, YouTuben bilatu baino ez dago.