Telebistetan ikusi daitekeen Airbnbren azken iragarkian The Beatlesen "In my life" abestia erabiltzen da, bertsioa Rita Lee abeslari brasildarrarena delarik.
Andreu Buenafuente eta Silvia Abril Goya sarien aurtengo galaren aurkezleak izango dira.
Kontua da gala hori iragartzeko bideo hau argitaratu dutela, John Lennonek eta Yoko Onok, ohe batean sartuta, pakearen alde egindako ekintza berrinterpretatuz.
Bideoan Andreuk eta Silviak umorea aldarrikatzen dute itxuraz aurreminduta daudenen aurrean. Idatzitako lemak dioen bezala:,"All you need is laugh"...
Aktoreen artean Concha Velasco, Macarena Gómez, Macarena Garcia eta Pedro Casablanc daude. Eta leihoaren atzetik, hegan, Dani Rovira agertzen da SuperLópezen paperean.
" Hay cosas que no se pueden explicar, tienes que vivirlas"
Love Orange iragarkia (2017)
Orangek bideo berria eskeintzen du telebistetan, berriro The Beatlesen "All you need is love" abestia duena. Kasu honetan, protagonista akuarium bateko orka batekin komunikatzen da...
Orange telefonia-enpresaren Love tarifaren iragarki berria ikus dezakegu telebistan. Bestean bezala, bertan "All you need is love" abestia entzun daiteke.
Orange telefonia-enpresaren Love tarifaren iragarkia ikusi dugu egun hauetan. The Beatlesen "All you need is love" abestia entzun daiteke, ume talde batek abestuta.
Azkenaldi honetan Skechers kirol-zapaten iragarki berria ikusi dugu telebistan, Ringo Starren agerpena duena. Espainiako bertsioan ez dugu Ringoren ahotsa entzuten, baina nazioartekoan bai. Hemen daude bi bertsioak...
Bavaria Radler garagardo enpresa alemaniarrak iragarki hau zabaldu du. Bertan, jadanik hilda dauden ospetsuak agertzen dira, John Lennon tartean.
John Lennon, Elvis Presley, Marilyn Monroe, Bruce Lee, Kurt Cobain eta Tupac Shakur irla paradisiako batean bizi dira Bavaria Radler garagardoaz disfrutatuz. Itsasuntzi bat hurbiltzen denean, haien paradisua izkutatzen dute. Baina Elvis ezin da izkutatu palmondoaren atzean, bere tripa sartzen duenean ipurdia agerian uzten baitu.
Aurreko sarrera batzuetan The Beatles taldearen irudiak edota haien abestiak dituzten iragarkiak ikusteko aukera izan dugu. Oraingo honekin jarraitzen dugu...
1. "Molson Canadian " - "A hard´s day´s night" abestia entzuten da.
2. "Radio 2" Beatleskide itxurako txoriek "She loves you" kantatzen dute, erritmoari jarraitzen dioten bitartean.
3. "Swedish national road administation"-en iragarkian taldearen irudia erabiltzen da, kaskoaren erabilera eskatzeko.
4. "Volkswagen beetle" iragartzeko Beetle (kakarraldoa)/Beatle hitzekin jolasten da, kotxea eta taldekideen irudiak aurkeztean.
5. "E-plus" telefonia konpainiako iragarkian "Hello, goodbye" abestia entzun daiteke. Oso abestia egokia, bi hitz horiek komunikazioarekin zerikusi handia baitute.
6. "Telenor" iragarkirako "Come together" abestia aukeratu zuten.
7. "Rockband"-en iragarkian, haien karrerako abesti esangurutsu batzuk entzun daitezke: "A hard´s day´s night", "Paperback writter", "Here come the sun" eta "A day in the life", marrazki bizidunez egindakoan.
Hona hemen Caixabankeko azken iragarkia, gaur telebistan esteinatu dena, bere giza-ekintzei buruzko beste iragarkietan bezala From me to you abestia entzuten dela, kasu honetan pianoz jota.
"Ez gara bankua soilik, Caixabank gara" lemapean aurkezten zaigu, pertsonak protagonistak direla adieraziz...
Let it be abestia duen beste iragarkia ikus dezakegu gaurdanik Danoneren 2013ko kanpainan, oraingoan Activia produktuarena dena.
Haur batek oraindik amaren sabelean dagoen anaiari hitz egiten dio, ama lotan dagoen bitartean:
"Hola. Soy yo. ¿Cómo va ahí dentro? Aquí toda la gente habla de la crisis. Cuando conozcas a papá y a mamá los vas a ver raros. No son así, es que están preocupados. Pero... ¿sabes qué? Yo quiero que vengas. Y quiero que juguemos juntos. Y tengo muchas cosas para tí, como mis camisetas, mis dinosaurios,.... Bueno, mis yogures son míos, pero un día te los dejo probar. Vamos... Sal ya..."
Krisiaren aurrean iragarki baikorren garaia omen da, iragarkiaren amaieran esaten den moduan beti egon dira momentu txarrak, baina momentu horiek amiera izaten dute...
The Beatlesen musika erabili egin da iragarki askotan, oraindik telebistan ikus daitezkeen Movistar edo FIAT enpresenetan, adibidez.
Sarrera honetan zaharragoak diren beste iragarkiak bildu ditut... Telefónica ADSren iragarkian musika talde baten eraketa ikusten da Juan ezagutzen dutenean, geroago balkoi batean kontzertua ematen dute eta Juanek Asiako emaztegaia duenean taldea uzten du. Ezaguna, ez da?
Rock Banden iragarkian Abbey Roadeko zebrabide ospetsutik jendea pasatzen ikusten dugu, haien artean Beatleskideak. Budweiser garagardoaren iragarkian All together now abestia erabili zen, RTVEren kasuan bezala, Skodarenean Good day sunshine abestia eta La Caixarenerean From me to you. Niretzat hunkigarriena, hala ere, Why music matters izenekoa da. Ez al gara protagonista sentitzen?
Movistar Fusionen kanpainako hirugarren iragarkia da honako hau. Besteetan bezala, The Beatlesen Come together abestia erabili da eta kasu honetan, gabonak direla eta prestatu egin da.