BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ
LEKUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LEKUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko otsailaren 29(a), larunbata

LENNON WALL-PRAGA


Lennon wall (Praga, Txekia)

Pragako lekuekin jarraituta hona hemen John Lennoni eskeinitako horma. Ederra, ez da?



 

 


JOHN LENNON PUB-PRAGA


John Lennon Pub Restaurant


Pragara joatekotan John Lennonen Pub Restaurant bisita daiteke. 
Bere webgunean informazio osagarria dago, bertan dasta daitezkeen menuak barne.


2019(e)ko abuztuaren 1(a), osteguna

TAXMAN BEATLES BAR-EDALONTZIAZPIKOA


Taxma Beatles Bar-Edalontziazpikoa

Taxman Beatles Bar

(León)

The Beatlesekin zerikusia duen beste pub baten edalontziazpikoa da honako hau.
Pubak Taxman du izena eta Leónen dago. Argi dago, hango apainketa dela eta, bertako beatleskide kutunena Harrison dela...


"Taxman" BeatlesBar (León)

2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

YOKO LENNON´S-BILBAO


Yoko Lennon´s pubaren edalontzi-azpikoa

Pasa den otsailean Yoko Lennon´s izeneko pub baten edalontzi-azpiko honi buruzko sarrera argitaratu nuen blogean. Bilbon, Zabalburu plazatik hurbil zegoen pubarena izan zitekeela esaten nuen horretan, baina ez nengoela seguru. 

Kontua da informazio gehiago aurkitu dudala eta jadanik egiaztatuta dago...
Hemen daude pubaren inaugurazioaren kartela (1981) eta Alaska y los Pegamoides taldearen emanaldi-iragarkia, bietan pubaren logotipoa ikus daitekeela, edalontzi-azpikoan dagoenaren berbera dena.



(1981)


1982-11-26


2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

YOKO LENNON´S PUB


Edalontzi-azpikoa (Yoko Lennon´s pub)

John eta Yokoren izena duten pub asko egon dira eta oraindik daude munduan zehar. Badakit haietariko askok ere arazo legalak izan dituztela Johnen alargunaren demanda judizialengatik. 
70ko eta 80ko hamarkadan Bilbon Lennon´s izeneko puba zegoen Zabalburuko plazatik hurbil. Ez nintzen inoiz bertan izan, baina bere ateko iragarkia  ikusten nuen ondotik pasatzerakoan.
Ez dakit edalontzi-azpikoa hau pub hari dagokion, baina nere bilduman beraren oroigarriren bat izatea gustatuko litzaidake...