BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko martxoa 13, ostirala

JOHN LENNONEN KIKARAK


Hauexek dira ditudan John Lennoni buruzko kikarak. 
Lehenengo biak "Imagine" filmearen kartelean erabili zen irudia daukate. Hirugarrena
ean "Imagine" abestia grabatu zen piano zuriaren irudia ikus daiteke, eta laugarrenean John eta Jokoren irudi borrokatzailearen adibidea dago.






2015(e)ko martxoa 5, osteguna

PAUL McCARTNEY-BACK IN SPAIN


"Paul McCartney back in Spain 2003"

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza, 2003) (Mini-CD)

Paul McCartneyk bi emanaldi eman zituen 2003an Bartzelonako Palau Sant Jordin, martxoaren 28 eta 29an, hain zuzen ere. 
Hori dela eta, Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek mini-CD hau argitaratu zuen eta Klubaren bazkidei oparitu.

MORE LIVE AT THE BBC


"More live at he BBC´"

The Beatles. WONDER WINNO (2005) WWM 1001(CD)

The Beatles taldeak BBCn grabatutako abestiak "Live at The BBC´" (1994) eta "Live at The BBC´ vol 2-On air" (2014)  diska ofizialetan argitaratu ziren. Hala ere, diskografia ez-ofizialean askotan argitaratu dira, "More Live At The BBC´" honetan, adibidez.


RAREZAS Y DIRECTOS


"Rarezas y directos" 

The Beatles. OK  Records (España, 2008) (2CD)

Espainian argitaratutako CD bikoitza, guztira 24 abesti dituena. Izenburuak dioen bezala, zuzeneko abestiak eta bitxikeriak biltzen ditu.


"Rarezas y directos" 

The Beatles. OK  Records (España, 2008) CD-3787 (CD)



"Rarezas y directos"

 The Beatles. OK  Records (España, 2008) CD-3898 (CD)


SAN FRANCISCO BAY BLUES


"San Francisco bay blues" 

John Lennon . Oll Well (Italia, 1995) RSC CD 089 (CD)

1969ko abuztuaren 2an San Franciscon grabatutako abestiak, geroagoa "Imagine" LParen saioetan ere grabatu zirenak.


MORE BEATLES


"More Beatles" 

BRS (Portugal, 1990) BRS 73180

Diska honetan aurretik The Beatlesen diskografia ofizialean argitaratutako abestiak biltzen dira, taldearen lehenengo garaikoak, hain zuzen ere.


COME TOGETHER (BEATLES IN THE ´90s)


"Come together (beatles in the ´90s)" 

The Beatles (Japonia, 1996) FAB 3 (CD-PD)


"Antology" bilduma atera zen garaiko diska dugu honako hau. Bertan "Free as a bird" eta "Real love" abestien bertsioak entzun ditzakegu, "Let it be" diskaren abesti batzuekin batera. Horrez gain, "Come together" abestiaren bertsio berria daukagu. 
Diskaren azalean Linda McCartnehyren argazkiak daude, "Anthology"ren promozioan erabili zirenak. Eta diskan bertan Dakota eraikinaren irudia ikus dezakegu.






WHITE ALBUM SESSIONS


"White Album Sessions"

 The Beatles. CHAPTER ONE (1991) CO 25151/52 (2CD)

"White Album" bezala ezagutzen dugun diskaren prestaketan grabatutako abestiak ditugu CD honetan. Eta diska ofizialean azala zuria bada ere ez-ofizialarena beltza da.


SHAPED CD-JOHN LENNON


"The world´s first Beatles Shaped CD-John 1"

 Pykasso (Alemania, 80ak) 064 1049141 (Shaped CD-PD)

80ko hamarkadan argitaratutako diska hau lau formadun CD bildumakoa da, bakoitza Beatleskide bati dagokiolarik. Hemen daukaguna Johnena da, noski.
Disketan taldeari egindako elkarrrizketak entzun daitezke eta 5000 aleko tirada daukate.