BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko maiatza 25, larunbata

JÓVENES EMPRENDEDORES


La Caixa-emprendedores (2013)

La Caixaren beste iragarki bat telebistarako. From me to you abestiaren bertsioa entzun daiteke gazte ekintzaileen gaia duen spot honetan. 
The Beatlesen abesti hori La Caixaren iragarkien marka bihurtu dela ematen du...

2013(e)ko maiatza 11, larunbata

LIVERPOOL SUITE


Liverpool suite

Orquesta Mondragón. Avispa/El cuarto hombre records (2013)  ACD223


2012ko udan Orquesta Mondragonen emanaldia izan zen Liverpoolen, International Beatle Week barruan The Carvenen izan baitziren Julia Baird Lennonek animaturik. Horren ostean, The Beatlesen abestiekin diska prestatzen hasi ziren, Liverpool suite izenarekin atera berria dena. Oso diska gomendagarria, batez ere rockeroagoak diren abestiak, nere gusturako...
Gonbidatutako artista batzuen laguntza ere izan dute: Michele McCain Oh! Darling! abestian, Santiago Segura Ob-la-di, Ob-la-dan, Nacho Campillo Norwegian Wooden kantatzen eta ukelelea jotzen eta Tony Carmona Revolution abestian kitarra jotzen.

Diskaren edukia:

1. Back in the U.S.S,R.
2. Day triper
3. Oh! Darl
4. Lady Madonna
5. Something
6. When I´m sixty four
7. Norwegian wood
8. Twist and shout
9. I´ve got a feeling
10. Cold turkey
11. I´m so tired
12. Ob-la-di, Ob-la-da
13. Revolution

Hona hemen  Liverpoolen izandako  emanaldiari buruzko bideoa eta diskari buruzkoak...





2013(e)ko maiatza 7, asteartea

BILBORA ETORRI DIRA!


The Beatles  taldea Bilboko Kale Nagusian (2013-05-07)

Pasa den urtean Donostian ikusi nituen, eta gaur Bilbon egon dira. Bai, The Beatlesen txotxongiloak ikusteko aukera izan dugu Bilbon oraingoan.Taldearen ibilaldiak jarraitzen du hiri ezberdinetan zehar...


"The Beatles" txotxongiloak (Bilbo, 2013-05-07)