BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko azaroa 24, osteguna

LOS BEATLES MADE IN SPAIN


"Los Beatles, Made in Spain-Sociedad y recuerdos en la Españade los años 60" 
Tarazona, Javier & de Castro, Javier. Editorial Milenio. Lleida (2011) 1. ed. 48 orr.
Centro de Historia de Zaragozan izandako erakusketaren katalogoa 
(2001ko apirilaren 7tik-abuztuaren 7ra)

2011ko apirilaren 7tik abuztuaren 7ra Zaragozako Centro de Historia deitutakoan izandako erakusketaren katalagoa da honako hau, izenburu bereko liburuaren edukiari buruzkoa egin zena. Batzutan liburuak filmeak bihurtzen diren bezala, Los Beatles made in Spain liburua erakusketa bihurtu zen. 
Espainian sortutako material asko erakusten zen bertan: liburuak, irudiak, partiturak, komikiak, jostailuak,...  Benetan zoragarria Beatleszale guztiontzat!
Liburu-katalogo hau argitaratuz gain, 100 aleko tirada berezia banatu zen, katalogoarekin batera The Beatlesen single bat edo EP bat gehitzen zela kutxa batean sartuta.



Hemen ikus daiteke argitaratu zen beste materiala...




Josep María Francinoren webgunean (www.francino.com) erakusketaren argazki-erreportaia ikusi daiteke. Erakusketa nolakoa izan zen ondo baino hobeto azaltzen digute argazki hauek!

2011(e)ko azaroa 17, osteguna

RUTA 66-287



RUTA 66-287
Ediciones R66 SCP. Barcelona. Azaroak 2011. 92 orr.

Ruta 66 aldizkariaren azaroaren alean, azala George Harrisoni eskeinita dago, bertan berak bere buruari egindako argazkia agertzen dela: Indiako paisaian Harrison gaztea...
Honetaz gain, Georgeri buruzko artikulu laburra baina landua irakur daiteke, George Harrison 1943-2011 izena duena.
Bere bizitzari buruzko kontakizunaren ostean, artikulu txikiak daude, gai bereziak ikertzen dituztenak: George eta ukelelea,  Martin Scorsesek egindako dokumentala (Donostiako Zinemaldian arrakastaz aurkeztua izan zena), Nelson Wolburyren balada, zeukan lorazain zaletasuna eta bizitzaren ikuspegi ispiritualari buruzkoa.
Guztia irakurrita Georgeri buruzko ideia orokorra eduki dezakegu...

2011(e)ko azaroa 15, asteartea

LOVE CONDOMS


Peace & Love condom (John)


Love condoms kondoi enpresarentzat diseinatutako kanpainaren berri izan dut orain dela denbora gutxi. Oso kuriosoa iruditu zait...
Kanpainaren karteletan ezagun batzuen  irudia erabiltzen da. Horretarako, kondoia jantzita duen zakila "tuneatuta" dago , Tom Cruise, Samuel L. Jackson, Bill Gates, Arnold Schwarzenegger edo... John Lennon irudikatzeko.
Hementxe azken hau daukazue. 
Besteak Love Condomsen webgunean ikus daitezke. Ah!... zeuek ere beste bat diseina dezakezue!!
                                                                                                            

2011(e)ko azaroa 8, asteartea

LEYENDO A LOS BEATLES


"Leyendo a los Beatles-Bibliografía española"
Escrihuela, Juan M. &  Molist, Josep. Quarentena Ediciones.
 Llinars del Vallès (2011) 1. ed. 112 orr.

Juan Escrihuelak eta Josep Molistek Beatleszaleentzat oso erabilgarria den liburu hau idatzi berria dute. 
Liburu-katalogo hau Espainian 1968tik gaur egun arte argitaratu diren Beatlesi buruzko liburu guztien katalogoa da. Liburu bakoitzaren fitxa eta irudia ditugu, beste argitasunak adierazita daudela (egileari buruzkoa, azalaren argazkia norena den, kurisiotateak,...)
Gaztelaniaz, euskeraz eta katalaneraz argitaratu diren liburuen berri ematen zaigu. (Ez dago galizieraz argitaratutakorik?)
Ez legoke txarto beste herrialdeetan horrelakorik argitaratzea, ez da?
Liburu honekin badakigu zein den gure bilduman falta zaiguna!!