BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2019(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

ABBEY ROAD-3LP ANNIVERSARY EDITION



Abbey Road-3LP Anniversary Edition

The Beatles

Apple Records (2019)

E.U.

Abbey Road-7791512 (0602577915123)
Abbey Road Sessions-0800746 (0602508007460) 0602508007446
Abbey Road Sessions2-0800747 (0602508007477) 0602508007446

Aurten Abbey Road diskaren argitarapen bereziak erostea tokatzen zaigu, diskaren argitalpenaren 50. urteurrena dela eta... (The Beatlesen materiala argitaratzea negozio ezinhobea da, noski!)

Beti bezala, formatu desberdinak argitaratu dira (LPa, CDa, CDak eta BluRay dituen edizio berezia eta 3 LP dituen edizio berezia) 
Hemen aurkezten duguna hiru LP dituena da, lehenengoa jatorrizko diskaren erremasterizatua da eta beste bietan saioen grabaketak entzun daitezke. 

Ezin izan dut erosi gabe utzi!


Abbey Road-3LP Anniversary Edition (LP-1)

The Beatles

Apple Records (1919)

E.U.

7791512 (0602577915123)


CLASSIC ROCK-266


"Classic Rock-266"

Classic Rock (London)

Iraila 2019

124 orr.

The Beatlesen "Abbey Road" diskaren 50. urteurrena betetzen den urte honetan, Classic Rock aldizkariak taldeari eskeintzen zion azala iraileko zenbakian. 
Barruko artikuluan 12 orriko informazioa dago, eta bertan diskaren nondiknorakoak eta  abestien banan banako azterketa irakur daitezke.

RECORD COLLECTOR-THE BEATLES VOL.3


"The Beatles. Vol 3: Ascension (1968-2019)"

Record Collector Magazine

London  

116 orr.

Record Collector Magazinek The Beatles taldeari buruzko aldizkari bereziak argitaratu ditu. Oraingoa seriearen hirugarrena da eta "Ascension" izenpean taldearen azken urteak eta banaketaren ondorengoak kontatzen ditu. 

Irakur daitezkeen artikuluak honako hauek dira:

1) The UK Albums 1968-70
2) The UK singles 1968-70
3) Plus... 
The Christmas flexis, Hey Jude, Solo Ringo, Solo Paul, Solo George, Solo John, Posthumous compilations
4) Icebert Rigth Ahead!
5) Thje last Hurrah
6) How to break a pop group
7) From here to eternity

Seriearen beste biak "Evolution" (1940-1964) eta "Revolution" (1965-1967) dira, eta, sarrera honetan aurkezten dugunarekin The Beatlesen historia osoa kontatzen digute era erakargarri eta sakonean.


EL FENÓMENO MUSICAL QUE CAMBIÓ EL MUNDO


"Los Beatles. El fenómeno musical que cambió el mundo"

Ernesto Assante

BLUME (Barcelona, 2019)

1.ed.

208 or. 

Beste dibulgazio liburua gaztelaniazko Beatlesen bibliografian... Oso ondo argitaratua eta argazki askorekin, baina informazio berririk gabekoa beatleszaleak garenontzat. Hala ere, Liverpoolgo taldeari buruzko informazio orokorra bilatzen duenarentzat egokia da. 

"The Beatles 1962-1969. From Liverpool to Abbey Road" izeneko liburuaren bertsioa daukagu, baina azalaren diseinua aldatuta dago.


"The Beatles 1962-1969. From Liverpool to Abbey Road"

Ernesto Asante