BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

THE BEATLES´ FIRST SINGLE



The Beatles´ first single (plus the original versions of the songs they covered)

Askoren artean (2013)

 Wonder Music Of (UE)  WMO 90414

2013tik Love me do eta P.S. I Love You abestiak herri jabarikoak dira Europako Komunitatearen legeen arabera abesti hauen jatorrizko grabaketek 50 urte betetzen dutenez copyrigth gabe argitaratu daitezkeelako. Hala ere, horrek ez du esan nahi abesti hauen partiturek edo beste grabaketek egile eskubiderik ez dutela ordaindu behar!!
The Beatlesen beste abestiak herri jabarikoak izateko beste 20 urte itxaron beharko ditugu gutxienez, azaroan Europako Komunitatean  lege berria jarriko baita indarrean, abesti bat herri jabarikoa izateko 70 urte izan behar dituela esaten duena.
Love me do eta P.S. I love you abestien grabaketa zaharrek egile eskubideak ordaintzen ez dutenez, hemen aurkezten dugun diska hau bezalako produktuak agertzea errazten da, oso merkea baita haien ekoizpena.
Diska honetan abesti hauen bertsio bina agertuz gain, garai hartan The Beatlesek abesten zituzten kantak ditugu, jatorrizko talde edo abeslarien bertsioan...

Hauxe da CDren deskribapena, baina LPan ere argitaratu egin da. Bi formatoetan honako abesti hauek entzun daitezke:


1. Love Me Do (The Beatles)
2. P.S. I Love You (The Beatles)
3. Please Mr. Postman (The Marvelettes)
4. Roll Over Bethoven (Chuck Berry)
5. Boys (The Shirelles)
6. Money (That´s What I Want) (Barrett Strong)
7. You´ve Really Cut A Hold Of Me (The Miracles)
8. Twist and Shout (The Isley Brothers)
9. Chains (The Cookies)
10. Matchboy (Carl Perkins)
11. Words Of Love (Buddy Holly)
12. Baby It´s You (The Shirelles)
13. Love Me Do (The Beatles)
14. P.S. I Love You (The Beatles)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina