BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

THE BEATLES´ GARDEN-59


The Beatles´ Garden-59

2011ko urria

Seargent Beatles Fan Club (Zaragoza)

32 orr.

The Beatles´ Gardenen urriko alea argitaratu berria da, jadanik Seargent Beatles Fan Cluben aldizaria 59 zenbakira heldu dela. Denbora luze pasa egin da aurreko zenbakia atera zenetik!!   Argitaratzeko arazoak edukiko dituzte azkenaldi honetan ez baitago jakiterik noiz egongo den ale berria.

Edukiei dagokienez, interesgarria izaten jarraitzen du, azken hilabeteetako berriez gain, honako artikuluak dituela...
1) Los Beatles Made in Spain. 
2007an Milenio argitaletxeak  Los Beatles Made in Spain izeneko liburua argitaratu zuen. Bertan, taldearekin zerikusia dituzten Espainiako artikuluak ikertzen ziren: diskak, filmeak, liburuak, partiturak, aldizkariak, komikiak, ...
Informazio eta irudi ugaridun liburua da, benetan interesgarria Beatleszale guztiontzat.


“Beatles made in Spain, Los-Sociedad y recuerdos en la España de los sesenta”
Tarazona, Javier & De Castro, Javier Lleida (2007) 1. ed. 303 orr.

Ba, liburu honen edukian oinarrituz Zaragozan izandako erakusketaren berri ematen zaigu artikulu honetan.

Bestalde, erakusketaren katalogoa argitaratu zen. Ea lortzen dudan eta hurrengo sarrera batean berari buruzko informazioa ematen dudan...
2) Band on the Run
Paul McCartneyren diska klasikoa berriargitaratutakoan, zernolako gehigarriak dituen azaltzen da.

3) Los Beatles en en el hotel Avenida Plaza de Barcelona
1965ko uztailean The Beatlesen emanaldiak egon ziren Madrilen eta Bartzelonan, eta Bartzelonara joan zirenean taldekideak  Avenida Plaza hotelean egon ziren. 
Honetaz guztiaz gain, artikuluak hotel horretan Beatles taldearekin girotutako gela berezia dutela kontatzen du. 

4) Gimme Some Truth-Los inéditos
John Lennonen musikari buruzko proiektu honen nondik norakoak azaltzen ditu, batez ere material ezezagunaz hitz eginez.


Aldizkariari buruz gehiago jakin nahi izanez gero,  hemen daukazue bere facebook-en helbidea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina