BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko urriaren 18(a), asteartea

LOS BEATLES INÉDITO


"Los Beatles Inédito"
 Fielder, Hugh. H KLICZKOWSKI-ONLYBOOK SL. Madrid (2011) 1. ed.  200 orr.

Erosi berria daukat liburu hau, Beatlesen argazkien beste liburua dena. 
Izenak argiraratugabekoak direla adierazten duela ulertu badaiteke ere, hemen agertzen diren argazki gehienak, guztiak ez esateagatik, ezagunak dira.
The Beatlesen taldearen historia kontatzen zaigu, beti argazkiekin hornituta, kontaketa atsegina eta errazarekin. Taldeari lehenengo hurbilketa egin nahi duenarentzat oso egokia egiten da, beraz.

Hona hemen liburuaren edukina:
- Sortze urteak: 1957-1962
- Beatlemania: 19363-1965
- Amaieraren hasiera: 1966-1968
- Banaketaren urteak: 1969-1970
- Epilogoa

Ah! Gainera,  prezio ona dauka,  20€ ingurukoa...

Esan behar da, bestalde, liburu hau, lehenik, ingelesez argitaratuta zegoela, The Beatles REVEALED  izenarekin. 



"The Beatles Revealed"  
Fielder, Hugh. Flame tree (2010)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina