BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

PETER SELLERS TAPE



"The Beatles. Peter Sellers Tape"

Masterdisc MDCD 001

1968an The Beatles taldea geroago "White Album" deituko dugunaren abestiak grabatzen ari zen.
Kontua da Ringok Peter Sellers aktoreari orduko abesti batzuk zituen zinta oparitu ziola. Grabaketa horiek argitaratu baino lehenagoko bertsioak dira, abeslariak edo taldeak azken ikutuak eman baino lehenagokoak, eta oso adierazgarriak dira artistaren sorkuntza prozesua nolakoa den jakiteko.
Peter Sellers 1980an  hil zenean oparitutako zinta bere gauzen artean agetu zen eta 1989an enkantean saldu. Ordudanik grabaketa horiek entzun daitezke, diska honetan, adibidez. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina