BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2024(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

EL SUBMARÍ GROC-36

 


"El submarí groc-36"

2024ko martxoa

36 orr. 

Martxoaren "El Submarí Groc" aldizkarian The Beatlesen munduan murgiltzeko aukera berria daukagu. 

Diska, liburu eta aldizkarien berrikuntzen berri emanez gain, honako artikulu hauek irakur ditzakegu:
- 1962-1966 eta 1967-1970 diska  gorriaren eta urdinaren berrargiltapena.
- McCartneyren Got Back Tourra Rio de Janeiron.
- Wings taldearen kitarrajolea izandako Denny Laineri buruzkoa, abenduan hil zena.
- Diska zuriaz egindako iruzkina.
- Yoto Playez hitz egiten duena.
- Antonio Benete bildumagileri egindako elkarrizketa. 
- L´Estartit Beatles Weekenden 18. urteurrena. 
- The Beatlesen bateriajoleak-3. zatia. 
- "Born To Boogie" filmean Ringok izan zuen partaidetza. 
- Lon & Derrek Van Eaton musika-bikoteari buruzkoa. 

ADIVINA LOS BEATLES

 


"Adivina Los Beatles"

Isabella Godel & Daniela Godel

Libre Albedrio (Almería, 2023)

1. ed. 

104 orr. 


Ederra Isabella Godel eta Daniela Godelen liburu hau. 
Asmatzen jokatzeko liburua da, Daniela Godelen 65 akuarelek The Beatlesen 65 abestien izenburuak gordetzen baitituzte, liburuaren azken zatian Isabel Godelen testuek argitzen dituenak, hain zuzen ere. 
Jolasteko momentua da...