BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2025(e)ko irailaren 8(a), astelehena

EL SUBMARÍ GROC-41

 


"El Submarí Groc-41"

El Submarí Groc

2025eko ekaina

36 orr.

"El Submarí Groc" aldizkariak 10 urte bete dituenean, ekaineko alea eskeini digu. 
Hona hemen irakur daitezkeen artikuluak: 
- "Los Beatles en el humor gráfico"
- L´Estartit Beatles Weekend 2025.
- Barcelona Beatle Weekend 2025.
- Fernando Castillejok "Hey Jude" diska ikertzen duena.
- Enrique Torras Bosch bildumagileari egindako elkarhizketa.
- "El Submarí Groc" aldizkariaren 10. urteurrenari buruzkoa.
- Baterijoelei eskeinitako atalean Pete Besten bigarren zatia.
- 1974an izandako kolaborazio batzuk.
- "Elastic Oz Band!

Hau guztiaz gain, "El Submarí Groc"-en 10. urteurrena dela eta bazkideek bidalitako zorion-agurrak biltzen dituen CD-a gehitzen da. 


"Programa Especial 10º aniversario. Strawberry Fields Beatles Podcast"

El Submarí Groc

Parlophone (Denmark)

R5200

2025(e)ko irailaren 4(a), osteguna

EL SUBMARÍ GROC-EXTRA 2025

 

"El Submarí Groc-Extra 2025"

2024ko uda

36 orr.

El Submarí Grocen udako alea Beatlemania eta Komikiak gaiari eskeinita dago. 
Oso interesgarria iruditu zait, baina Asterix eta Obelixen "Asterix Britanian" liburuan agertzen dena faltan bota dut. (Horri buruz aspaldian argitaratu nuen sarrera...)
Beatles eta komikiei buruz ere sarrera bat idatzi nuen, adibide asko aurkeztuz. 

WARREN STRATFORD BILDUMA: RINGO

 


Ringo Starren irudia

Vogler Joh.

Warren Stratford Bilduma

Eskuz margotutako harri artifiziala

12 x 9 x 16 cm

Ringo Starrren irudi honekin bilduma honen irudi guztiak lortu ditut...

Esan beharra dago lauetatik lortzeko zailena izan dela.


2025(e)ko abuztuaren 31(a), igandea

THE BEATLES EN TENERIFE

 


"From Me To You. The Beatles en Tenerife"

Jorge Fonte Padrón

Ediciones MILENIO (2023)

112 orr.

    1963an Paul McCartneyk, George Harrisonek eta Ringo Starrek oporrak pasa zituzten Tenerifen, John Lennon Brian Epsteinekin Espainako hegoaldera joan zen bitartean. 
    Jorge Fontek egun horiek kontatzen dizkigu asmatutako eskutzien bitartez, beatleskide edo haiekin zerikusia zuten pertsonek "idatzitakoak", kontakizuna modu originalean aurkeztuz. 
     Eta testua laguntzeko oso argazki interesgarriak gehitzen dira. 

Azalaren irudia: Paco Sáez

2025(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

WARREN STRATFORD BILDUMA: GEORGE

 



George Harrisonen irudia

Vogler Joh.

Warren Stratford Bilduma

Eskuz margotutako harri artifiziala

8 x 8 x 17 cm

Stratforf Bildumaren George Harrisonen irudia lortu dut eta, jadanik, Ringo Starrena baino ez zait falta...



2025(e)ko ekainaren 12(a), osteguna

WARREN STRATFORD BILDUMA: JOHN

 


John Lennonen irudia

Vogler Joh.

Warren Stratford Bilduma

Eskuz margotutako harri artifiziala

6 x 6 x 17 cm


Lortu berria dut Warren Starford Bildumako John Lennonen irudia.
Ea Ringorena eta Georgena lortzen ditudan bilduma osatzeko... 

2025(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna

WARREN STRATFORD BILDUMA: PAUL



 
Paul McCartneyren irudia

Vogler Joh.

Warren Stratford Bilduma

Eskuz margotutako harri artifiziala

6 x 5 x 17 cm

Lortu berria daukata Paul McCartneyren irudi hau. Harri artifizialaz eginda dago eta eskuz margotuta. 

Ea beste Beatleskideenak lortzen ditudan!



2025(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

THE COLLECTORS´ SERIES-PART 2

 


"The Collectors´ Series-The Beatles. Part 2 of 2"

Mojo

(2025)

132 orr.

2018an MOJO aldizkariak argitaratu zuen "The Blue Issue"-ren berrargiltapena duzue honako hau, gaurkotua izan dena. 
Aurrekoa lortu ezin izan bazenu, hauxe da aukera aldizkari ederra zure bilduman gehitu ahal izateko!

2025(e)ko apirilaren 4(a), ostirala

EL SUBMARÍ GROC-40



"El Submarí Groc-40"

(2025eko martxoa)

36 orr.

Atera berria da "El Submarí Groc" aldizkariaren 40. zenbakia.

Artikuluen artean, Beatles taldearen edo Beatleskiden disken, aldizakarien eta liburuen berri emanez gain, honako hauek daude:
- 2024ko abenduan Madrilen izandako Paul McCartneyren kontzertuari buruzkoa. 
- Ringo Starren "Look Up" izeneko azken diska ikertzen duena. 
- Josep Esteve bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- Luis Merinok Paul McCartneyren kontzertuari buruzko iritzia ematen duena.
- Bartzelonako Xic Xiroi Beatleszale kutsua zuen diska denda gogorazten diguna. 
- Alvaro Ortegak McCartneyk daukan aldakortasun musikalaz hitz egiten duena. 
- Sclfold musika-taldea aurkezten duena. 
- Brute Force abesti-konposatzaileari buruzkoa. 

2025(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

THE COLLECTORS´ SERIES- PART 1



"The Collectors´ Series. The Beatles Part 1"

MOJO

(2025)

130 orr. 

Hauxe 2018an MOJOk argitaratutako "The Red Issue, 1962-66" izeneko aldizkariaren berrargitarapena da, gaurkotua izan dena. 
Hala ere, ez dago berritasun handirik aldizkari berri honetan. Horregatik, aurreko argitalpena ez dutenentzat baino ez da interesgarria. 


2025(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

THE HISTORY OF ROCK-1965


"The history of the rock-1965"

UNCUT

(2025eko otsaila)

148 orr.

UNCUT aldizkariak ale berezi hau argitaratu du, 1965ean izandako musika ikertzen duena. Musikarien artean, The Beatles taldea arrakasta itzelean murgilduta zegoen eta, horregatik, ale berezi honen azala eskeini diete (argazkia Michael Ochsen artxibokoa da). 
Aldizkarian New Musical Express eta Melody Makerren artxiboak berrargitaratzen dira.

2025(e)ko otsailaren 8(a), larunbata

EL SUBMARÍ GROC-39


"El Submarí Groc-39"

2024ko abendua

36 orr.

Hauxe da abenduko "El Submarí Groc" aldizkaria. 

Abenduro egiten duten bezala, bi opari dakartza. Oraingo honetan, Brian Epsteinen bizitza kontatzen duen "Midas man" filmearen DVDa eta Francisco José Buenok aldizakirako egin duen "Pop go to The Beatles. Programa especial 2024" irrati-emanaldia. 



"Midas Man" 

DVD

2024


"Pop go The Beatles. Programa especial 2024"

(300 aleko edizioa)


Eta aldizkarian irakur ditzakegun artikuluak honako hauek dira: 

- Strawberry Fest Weekend 2024.
- The Beatles 1964 US albums in mono.
- "One hand clapping" dokumentalari buruzkoa.
- Fernando Castejonek beatleskideen diskei buruz egindako inkestaren emaitzak.
- Franciso José Bueno bildumagileari egindako elkarrizketa. 
- "Midas man" filmeaz Jordi Melgosak egindako artikulua. 
- The Beatlesen bateriajoleei buruzko seigarren atala, Pete Best protagonista duena. 
- David Peel kantariak Applen egindako lanaz hitz egiten duena.