BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2026(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

RUTA 66-443

 


"Ruta 66-443"

(2026ko urtarrila)

RUTA 66 S.L. (Barcelona)

72 orr. 

Aurtengo aldizkariekin hasita, eskuetan daukagu azken RUTA 66 aldizkaria, azalean John Lennon eta Yoko Onoren argazkia duena. 
"Power To The People" kutxa salgai jarri ostean, bikoteak New Yorken izandako ibilbidea gogoratzen zaigu Javier M. Ayensak idatzitako artikuluan, Beatleskideak izan zuen garairik politikoena azpimarratuz. 


EL SUBMARÍ GROC-43

 


"El Submarí Groc-43"

El Submarí Groc

2025eko abendua

36 orr.

Badakagu etxea  El Submarí Groc aldizkariaren azken alea, abenduari dagokiona. 

Bertan honako artikulu hauek irakur ditzakegu: 
-"Anthology" bildumaren argitalpen erremasterizatua eta bernahasiari buruzkoa.
- "Wings" taldearen azken bilduma ikertzen duena. 
- "Power To The People" bildumaren berri ematen duena. 
- Pere Genéri egindako elkarrizketa. 
- Antonio Martínez bildumagileari egindako elkarrizketa. 
-"Batería es mi segundo nombre" atalaren 9. zatia, Ringo Starr, Alan Leyland and Terry McCann protagonistekin. 
- Urrian Els Encantsen antolatutako ekintzak kontatzen dituena. 
-"La tarde que llegaron los Beatles" antzerkilanaren antzezpena Bartzelonan.
- Chris Hodge artista gogoratzen diguna. 

Eta horren guztiaren gain, aurtengo DVD extra eta 2025eko "Pop Go The Beatles" programa bereziaren CDa.



"Anthology 2025. The nine part series, Chapter 9"

El Submarí Groc

DVD


"Pop Go The Beatles. Programa especial 2025"

CD





THIS IS ROCK-258


"This Is Rock-258"

2025eko abendua

TIR (Irun)

98 orr.

Abenduko This Is Rock aldizkarian The Beatlesi eskeinitako artikulua irakur dezakegu, Rubber Soul diskari buruzkoa, hain zuzen ere. 
Héctor Castillo Campillok idatzitako artikuluan diska taldearen pubertaroaz hitz egiten da, diska orduko gizartean kokatzen duela. 
Artikulu interesgarria da, nahiz eta berrikuntza gutxi eskeini.