BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2016(e)ko irailaren 5(a), astelehena

MOJO-275


Mojo-275

(2016ko urria)

Mojo (Londres) 130 orr.

Ron Howardek The Beatlesen emanaldien garaiari buruz zuzendutako  "Eight Days A Week" filmea estreinatzear dagoenean, Mojo aldizkariak urrriko alearen azala eskeini dio The Beatles taldeari.
Azal koloretsuaren barruan aldizkaria bera dago, Liverpoolgo taldeari buruzko 20 orriko artikulu luzea duena. eta, tartean, McCartney eta Ringori egindako elkarrizketa berriak. Horrez gain, bi posteren kopiak (San Franciscon izandako azken emanaldiarena eta Royal Command Performance izenekoaren urteurrenarena) eta taldeak Hanburgon interpretatzen zituen abestien bilduma duen CDa, jatorrizko abeslariek abestuak.



TITANS BINILOZKO IRUDIAK


TITANS binilozko irudiak-4 Beatleskideen kutxa

Subafilms ltd. (2014)

7 cm-koak

Lortu berria daukat kutxa hau, lau beatleskideen irudiak dituena. Binilozko irudi bakoitza 7 cm-koa da, baina 16 cm-ko irudiak ere saltzen dira, kasu honetan, banan banako aurkezpenean.


2016(e)ko uztailaren 22(a), ostirala

THE ULTIMATE COLLECTOR´S EDITION


The Beatles. The ultimate collector´s edtion (Deluxe Remastered edition)

2016ko ekaina

Uncut (London) 146 orr.


2013an “The Beatles, The ultimate Music Guide” argitaratu zuen Uncutek, Melody Maker eta NMEren dokumentu asko zituena. Oraingo ekainean orduko aldizkaria aberastuta eta berrituta eskeintzen zaigu. Argitalpen ederra, Beatlleszale guztion liburutegian egon beharrekoa!

RUTA 66-338


Ruta 66-338

2016ko ekaina

Ediciones R-66  (Barcelona) 106 orr.

Paul McCartneyren Madrilgo kontzertua aitzakitzat hartuta, Ruta 66k ekaineko aldizkarian azala eta artikulu luzea eskeintzen dio.

Artikuluan iraganeko eta gaur egungo datu biografikoak irakur daitezke. Bere abesti ezagunenak eta ezagunak aztertzen dira bertan eta Bryan Rayri, bere kitarrajolea denari, egindako elkarrizketa gehitzen da.

2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

THE BEATLES´GARDEN-66


"The Beatles´s garden-66" 

(2016ko maiatza)

Sergeant Beatles Fan Club (Zaragoza) 32 orr.


Argitaratu berria da The Beatles´garden aldizkariaren 66. zenbakia.
Azala eta idazkia eskeintzen dizkio George Martini, aurten hil egin den bostgarren Beatleri.

Horrez gain, honako artikulu hauek irakur ditzakegu aldizkarian:
- "The Beatles 1, los promos para televisión" The Beatles 1 + diska bereziko 21 bideoei buruzkoa.
- "Julien´s auctions" Ringo Starrek enkantean salduko dituen artikuluei buruz, haien artean bere bilduma beatleren atal handia.
- "50 Aniversario Strawberry Fields Forever" Almerian abesti honen oroimenez izango diren ekitaldia du gaitzat.
- "From Mono to Infinity. Alan Parsons at Abbey Road Studios" 
- "Lizzie a través del Universo. De Río de Janeiro a Abbey Road" Lizzie Bravok, Brasilgo emakumea denak, Beatlesekin izandako esperientziak kontatzen dizkiguna.

2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

REEL TO REEL OUTTAKES 1963


"Reel to Reel Outtakes 1963"

The Beatles

5 055748 500805 (EU, 2016)

Special Limited Edition of 1000

Picture disc berri honetan "Please, please me" diskaren garaiko grabaketa saioak eskeintzen dira. A aldeko grabaketak 1963ko otsailarren 11koak diren bitartean, B aldekoak martxoaren 5ekoak (1-7) eta irailaren 12koak (8-13) dira.

A Aldea:

1. There´s a place-take 1
2. There´s a place-take 2
3. There´s a place-take 4
4. There´s a place-take 10
5. There´s a place-take 7
6. I saw her standing there-take 4
7. I saw her standing there-take 5
8. I saw her standing there-take 6
9. There´s a place-take 11
10. I saw her standing there-take 10
11. Misery-take 2
12. Misery-take 4
13. Misery-take6

B Aldea:

1. From me to you-take3
2. From me to you-take 4
3. From me to you-take 7
4. Thank you girl-take 4
5. Thank you girl-take 11
6. Thank you girl-take 12
7. From me to you-track 2 take 8
8. Hold me tight-take 22
9. Hold me tight-take 24
10. Hold me tight-track 2 take 28
11. Don´t bother me-take 10
12. Don´t bother me-take 13
13. Don´t bother me-ttake 12


2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

CANCIONES COMPLETAS


"Los Beatles. Canciones completas"

Libros Cúpula (Barcelona) 2016

1. ed. 352 orr. 

Liburudendetara heldu berria da "Los Beatles. Canciones completas" izeneko liburua,  "Todo sobre los Beatles. La historia de cada una de sus 211 canciones" (Jean-Michel Guesdon & Philippe Margotin, 2013) edo "The Beatles. Guía completa de canciones" (William J. Dowlding, 1985) liburuen antzera taldearen abesti guztiak ikertzen dituena.
Abesti bakoitzari buruzko informazio luzea  ematen du: nola eta nork/nortzuk konposatu zuten, egindako grabaketa saioak, parte hartu zuten musikariak,... Horrez gain, abesti guztien letrak gehitzen dira, orain arte antzeko liburuek ez zutena.
Noizean behin kontsultatzeko liburua...