BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2020(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

UNCUT-284

 


"Uncut-284"

(2021eko urtarrila)

Uncut (Londres)

118 orr.

Eskuartean daukat UNCUT musika aldizkariaren hurrengo urtarrilaren alea. Azalean, Paul McCartneyren argazkia, eta,  artikuluen artean,  berari egindako elkarrizketa irakur daiteke, eta bere "McCARTNEY-III" diska berriari buruzko informazioa topa dezakegu.
Beti bezala, aintzinako eta oraingo argazkiez hornituta dago.

Nik daukadan alea arrunta da, 2020ko musikarik onena biltzen  duen CDa duena, baina badago argitalpen berezia. Horretan, boltsa baten barruan, CDaz gain, bildumagileentzako azala duen aldizkaria dago Paulen posterra ere gehitzen da,  atzetik beste aldizkarietan argitaratutako pieza batzuk dituena. 







2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

VIBRACIONES-84


"Vibraciones-84"

(1981eko iraila)

Iniciativas Editoriales Sociedad Anónima (Barcelona)

64 orr.

Vibraciones aldizkariaren 1981eko ale hau musika taldeei eskeinitako dossierra zeukan. Lehenengo pop-rock taldei hurbilketa egin ostean (artean The Beatles taldea dago), 60ko eta 70eko hamarkaden taldeak eta 80ko hamarkadaren hasierakoak aurkezten dira, Espainaikoak eta mundu osokoak.

Eta osagarri moduan, The Beatlesen posterra daukagu.

THE ULTIMATE MUSIC GUIDE-LENNON

 


"The ultimate music guide-Lennon (80th birthday edition)"

2020ko urria

UNCUT (Londres) 

146 orr.

John Lennonen jaiotzaren 80 urte betetzen direnean UNCUTek "The ultimate music guide" sailean Lennnoni eskeinitako ale berezia argitaratu du.

Aldizkarian Lennonen bakarreko diskografia ikertu egiten da eta jadanik ezagutzen diren artikulu historikoak tartekatzen dira, aurretik NMEn, UNCUTen, Melody Makerren edo Musical Expressen argitaratuak izan zirelako. Aipatzekoa da, bestalde,  "The ultimate collection" izeneko artikulua, aurten kaleratutako "Gimme Some Truh" abesti bildumari buruzkoa dena. 

"The ultimate collection" saileko aldizkari guztiak bezala, oso argitalpen ederra da eta, noski,  oso gomendagarria Beatleszale guztion bilduma bibliografikoan egoteko.

2020(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

ON A TUÉ JOHN LENNON

 


"On a tué John Lennon. New York, 8 décembre 1980"

Jacques Colin

Le Castor Astral (Bègles, 2019) 

A day in the life collection

1.ed. 183 orr. 

Gaur John Lennonen hilketaren 40. urteurrena da. 1980ko abenduaren 8an, Datoka eraikinaren sarreran, aurreko egunean "Double fantasy" diskaren kopia aurkeztuz autografoa eskatu zion batek Lennon hil zuen. 

Hau guztia kontatzen duten filmeak eta liburuak askotan argitaratu izan dira. Filmeen artean, "Chapter 27" (Jarret P. Schaefer, 2007),   "I killed John Lennon" (John Wilson, 2005) edo "The killing of John Lennon"( Andrew Piddington, 2006) ditugu. Liburu ugari ere badago, "Who killed? John Lennon" (Fenton Bresler, ) edo "Let me take yo down" (Jack Jones) liburak, adibidez,  eta Johni buruzko liburu askotan bere hilketaz ere hitz egiten da, batzuetan konplotaren teoriak ere azaltzen direla. 

Kontua da azken egun hauetan, orain dela gutxi erositako "On a tué John Lennon. New York, 8 décembre 1980" liburua irakurri dudala. Frantsesez irakurtzeko aukera paregabea izan da eta, nahiz eta liburu borobila ez izan, gustura irakurri dudala esan beharra daukat. 

2020(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

LOS BEATLES Y ELLAS


"Los Beatles y ellas"

José María Plaza & Marta Ponce

Muevetulengua (Madrid, 2020)

1. ed. 232 orr.

The Beatlesen kuspegi ezberdina daukan liburua da honako hau, taldean emakumezkoek izan duten eragina ikertzen baitu. 
Alde batetik, taldearen biografia egiterakoan, mundu femeninoak izan duen garrantzia azpimarratzen da, eta, bestetik, liburuaren azken partean Beatlesekin zerikusia izan duten emakume bakoitzari eskeinitako irudia eta biografia agertzen dira (Julia, Yoko Ono, Astrid Kirchheer, Linda Eastman,...)
Liburua osatzeko Beatleskideen koadro bana agertzen dira, artearen historian oso ezagunak direnak. (George Harrison Van Goghen arabera, Ringo Starr José de Riberaren ikuspegitik, Paul McCartney Leonardoren Gioconda balitz bezala, John Lennon Edward Munchen "Oihua"-ren protagonista eta Yoko Ono Franciso de Goyaren "Maja desnuda" bezala)
Eranskin moduan, The Beatlesen garaiko beste taldeei buruzko informazioa daukagu eta taldearen diskografiari buruzko laburpena. 

 

2020(e)ko abuztuaren 31(a), astelehena

CLASSIC ROCK-276


"Classic Rock-276"

2020eko ekaina

Classic Rock (London)

18 orr. 

"Classic Rock" aldizkariaren ekaineko alean The Beatlesi buruzko artikulua irakurtzeko aukera daukagu, "Let it be" diskaren inguruko gaia lantzen da, hain zuzen ere. 
Diskaren inguruko gorabeherak eta abestiei buruzko iruzkinak daude bertan... Ez dago berririk, baina artikulu hauek eskertu egiten dira urteurrenak betzetzen direnean...

RECORD COLLECTOR-VOL 1: EVOLUTION (1940-1964)

 

"Record Collector-vol 1: Evolution (1940-1964)"

Record Collector Magazine (London)

116 or.

Hona hemen The Beatlesi eskeinitako Record Collector aldizkariaren lehenengo atala, taldearen hasierari dagokiona, 1940tik 1964ra arte, hain zuzen ere. 
Lehenengo garaia ikertzen du, argazki askorekin hornituta eta beste bi atalekin bilduma ederra egiten du. (hirugarenari buruzko sarrera aspaldian argitaratuta dago)