BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

KONTSULTA LIBURU BI



Beatles, The-La guía definitiva

Gilsanz, José Luis . Segovia (2010) 1. ed. 391 orr.


The Beatles-Su historia en anécdotas

Blair, William. Robin book. Barcelona (2010) 267 orr.

Kontsulta liburu bi hauek erosi berriak ditut, oso interesgarriak biak, baina publiko ezberdinei zuzenduak. Lehenengoa Beatlesen mundua ondo ezagutzen dutenentzat egokia den bitartean, bigarrena lehenengo hurbilketa egin nahi duenarentzat nahikoa da.

José Luis Gilsanzen liburuan datu bilketa izugarria dago, benetako ikerketa liburua deitu dezakegun horietakoa dela. Sei ataletan banatuta dago: discografia, grabaketak, abestiak, zinea eta telebista, kantaldiak eta beste batzuk deitutakoa (Liverpool eta Londresen lekuak, erabilitako kitarrak, haien etxeak, bibliografia,...). Edozein gaitako daturen bat bilatu nahi badugu, bertan aurkituko dugu. Itzela, benetan!

Antza denez, egileak lan hau fotokopiatuta argitaratuta zeukan, baina oraingo honetan, Caja Segoviaren laguntzaz, argitaratu egin du liburu moduan.

Informazio gehiago nahi ezkero, hauxe da egileak daukan blogaren helbidea:

William Blairren liburuan, beatleszale gehienok ezagutzen ditugun datuak daude, kronologikoki antolatuta eta anekdotei lotutako testu txikiekin. Ez da jarraian irakurtzeko liburua, zatika irakurtzeko baizik. Hau dela eta, zerbait kontsultatu nahi badugu, bertara jo dezakegu, baina beti datu orokorrak eta ezagunak aurkituko ditugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina