BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2017(e)ko apirila 10, astelehena

LOS BEATLES EN B & N


"The Beatles en B & N"

Juan Manuel Escrihuela

Lenoir Ediciones (Girona, 2014)

84 orr .  (21 x 30 cm ) 1. ed.

Juan Manuel Escrihuela oso ezaguna da Beatlesen bibliografian. Bereak dira "Beatles: ayer, hoy y siempre" (1983), "Paul McCartney. El día a día de un fabricante de melodías" (2003), "El sueño ha terminado" (2010) y "Leyendo a Los Beatles.Bibliografía española" (2010) liburuak, adibidez. Gainera,  taldeari buruzko beste egileen liburu batzuetan bere marrazkiak agertzen dira eta musika aldizkari askotan ere artikuluak argitaratu ditu.
Antza denez, Escrihuelaren  hasierako helburua  The Beatlesi buruz egindako marrazki guztien bilduma osatzea zen, baina, nahiz eta marrrazki batzuk argitaletxeen menpe egon, bilduma hori oso zabala izango zelakoan, beste motako liburua argitaratzea pentsatu zuen.
Azkenean, marrazki eta artikulu txikiz osatzea pentsatu zuen, liburu eder hau gure gozamenerako utziz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina